"Hauspoa hauspotzen", censo de Escuelas de Música y Grupos de Trikitixa

  • Foto: ARANTZAZU ITURBE
Berria

  • Fecha16 de Abril
  • Temática Música

Trikitia irakasten duten musika eskolen eta taldeen errolda egin du Euskal Herriko Trikitixa Elkarteak 2015-2016ko ikasturtean. «Askok» ikasten duten musika tresna da, baina zein presentzia du trikitiak plazetan? Eskoletan zein plazetan, bizi-bizi jarraitzen du, trikiti-pandero bikoei eta erromeria taldeei esker.
Bigarrenean lortu dute: trikitia irakasten duten musika eskolen eta taldeen errolda egin du Euskal Herriko Trikitixa Elkarteak.

Lehen aldia da halako zerbait egiten dena; 2006an egin zuten lehenengo ahalegina, baina ez zuten lortu guztiengana heltzea, Maider Jauregi eta Andoitz Antzizar kideek azaldu dutenez. Zehazki, 2015-2016ko ikasturtekoak dira bildutako datuak: azterketa egiteko dute oraindik, baina lehenengo ondorio batzuk atereak dituzte —Ainhoa Ansa historialari eta kantariak izan du erroldaren ardura—.

Zein presentzia du trikitiak musika eskoletan? Gainontzeko musika tresnekin alderatu daiteke ikasle kopuruan? Trikiti eta pandero ikasketetan jarri du arreta elkarteak; beraz, ezin dute konparaziorik egin datuekin. «Hala ere, harreman zuzena daukagun irakasleen arabera, musika eskoletan gehien ikasten diren instrumentuen artean lehenena edo bigarrena izan ohi da, pianoarekin batera». 2015-2016ko ikasturteko trikiti eta pandero ikasleak gehituta, 3.845 izan ziren; trikitia ikasi zutenak, ordea, pandero ikasleen halako bi baino gehiago izan ziren: 2.608.

Leer información completa en el sitio web de la fuente