Maider Zabalegi: «Todo lo que he vivido estos años está en el disco»
- Fecha20 de Marzo
- Temática Música
Alaitz eta Maider bikotean ezagun egin zan Maider Zabalegi, Alaitz Telletxearen alboan. 2004an emon eben azken kontzertua eta, harrezkero, musikatik urrun ibili da, beste zeregin batzuk buruan. Hamabi urteko etenaren ostean, bueltan da Maider Zabalegi, oraingoan bakarka. Zuek diskoa (Elkar) plazaratu barri dau eta zuzeneko kontzertuak emoten hasi da. Zapatuan Oiartzunen kantau eban eta hilaren 24an Bilbon izango da, Elkar aretoan 19:00etan.
1.- Hamabi urte pasautxu egin dozuz musikearen mundutik kanpo. Zerk bultzatu zaitu barriro kantak sortzen hastera?
Ba, egia da, urte honeetan guztietan ez nebala imajinau be egingo barriro bueltauko nintzanik. Baina tartean dolu prozesu batzuk egon dira eta, halako baten, barruan krak moduko bat sentidu neban, aititaren minbiziagaz batera izan zan hori. Dolu haretan nengoala, barriro gitarrea hartu neban. Kuriosoa izan zan, ze aitita hil zan arte, ez nintzan gauza izan kantua joteko. Hil zan egunean jo neban lehenengoz eta orduan izandako sensazinoa ezin da berbaz azaldu. Pakea eta askatasun izugarria sentidu neban, hori izan zan guztiaren hasikerea. Harrezkero, ez naz geratu: Sortzen, konposatzen, goizeko hiruretan itzarri... nik esaten dot hirugarren umetxu baten modukoa izan dala diskoa, negarrik egiten ez dauena. Prozesu polita izan da.
2.- Orduan, arrazoi personalak, barru-barrukoak, izan dira musikara bueltan ekarri zaituenak.
Duda barik. Nik betidanik sortu dot musikea animoz baju egon nazenean edo euforia handiko uneetan. Oraingoan be holan izan da. Deigarria da, ze hamabi urte luze honeetan ez dot horren beharrik sentidu. Badirudi orain dala momentua.
3.- 2004ko abenduan izan zan Alaitz eta Maiderren azken kontzertua. Urte asko izan dira zure barri izan barik.
Bai, egia da guztiz aldendu nintzala musikatik. Eten sakon moduko bat izan zan, ama izan nintzan eta burbuila moduko horretan sartu nintzan eta ez neban beharrik sentidu musikearen inguruko ezertan hasteko. Kontuan izan, gu oso gazte hasi ginala musikearen munduan, Alaitz eta Maider bikotean ibili ginan hareek urteak oso potenteak izan ziran. Asko ikasi neban, baina pixka bat urruntzeko beharra neukan, neure burua barriro kokatu. Orain, barriro bueltau naz, baina desbardina da, beste edade bat da. Dana oso desbardin bizi izaten nabil, segurtasun gehiagogaz.


