Aritz Gorrotxategi Mujika: «Es muy difícil ser coherente con nuestras ideas hasta el final»

  • Aritz Gorrotxategi Mujika: «Es muy difícil ser coherente con nuestras ideas hasta el final»
    Argazkia: JUAN CARLOS RUIZ / ARGAZKI PRESS
berria.eus

  • Fecha9 de Marzo
  • Temática Literatura

'Zer egingo dugu orain opariekin?' ipuin bilduma kaleratu du Gorrotxategik, Donostia Hiria sariaren bidez. Sistema eta gizartea ditu ardatz; umorea eta absurdoa baliatuta, biak ditu kritikagai
 
Tonu gogorrik gabe, kritika ugari egin du Aritz Gorrotxategi Mujikak (Donostia, 1975), Zer egingo dugu orain opariekin? ipuin bilduman (Algaida). Pertsona eszeptikotzat du bere burua, baina alaia da, aldi berean: kontraesana irudi dezakeela dio, baina posible dela. Donostia Hiria Kutxa Literatura saria irabazita argitaratu du.

Badirudi ipuinen bidez bi alor dituzula jomugan: sistema bera eta jendeak horren barruan jokatzeko duen modua. Hala da?

Neurri handi batean, bai. Izenburua daraman ipuinak arrastoren bat ematen du, baina, batez ere, azkenekoa [Errua sistemarena da] izan da aspalditik lagundu nauen lelo bat. Oso gaztetatik errepikatu dut, eta zenbaitetan pentsatzen dut: ados, baina sistema guk osatzen dugu, pertsonok osatzen dugu. Gauza bera gertatzen da diruarekin: dirua fikzioa da, dirua gezurrezko gauza bat da, asmakizun bat da; eta, hala ere, zenbat baldintzatzen duen gure bizitza! Azkenean, ez dakit ondorio garbi batera iristen garen, baina, bai, bizi gara ezintasun horretan: gauzak aldatu nahi ditugu, baina, era berean, konturatzen gara oso zaila dela egitura batzuk aldatzea. Kontraesan horretan bizi behar dugu.

Zergatik ipuin bilduma?

Poema batzuk idazten hasi nintzen, eta konturatu nintzen zerbait narratiboagoa idatzi nahi nuela. Gainera, poemak idaztean, irakurtzean, konturatzen nintzen horiek ez zirela poemak, ipuinak zirela. Aspalditik ari nintzen nire prosa soiltzen, bide argiago baten bila. Gidoilari moduan urteak eman ditut lanean, eta horrek ere markatu dit dezente idazkera: gauza asko ikasi ditut, agian baita desikasi ere. Azkenean, poema estiloan hasi arren, ipuinak egin ditut.

Badirudi lehenengoak markatzen duela izenburua; baina, liburuko azken esaldiarekin, beste zentzu bat hartzen du denak. Zirkulua itxiko balu bezala.

Bi ipuin oso paralelo dira lehena eta azkena. Gehiegi kontatu gabe, lehenengoan badago sistemari aurre egitera ausartzen den pertsona bat; pentsatzen du, nolabait, oso bidezkoa den gauza bat egiten ari dela, guztiz zilegi dela, eta azken muturreraino eramango du. Bigarrenean, berriz, pertsona batek egoera oso deserosoa eta bidegabea bizi du, neurri batean, eta behartu egiten dute edo behartu egin nahi dute gustuko ez duen horren kontra ez egitera. Horregatik, oso ondo orekatzen dira bi ipuinak, eta esango nuke bildumaren bi oinak direla.

Leer información completa en el sitio web de la fuente