Jon Eskisabel: «Bidehuts ha traído consigo la cultura del compañerismo»

  • Jon Eskisabel

  • Fecha31 de Enero
  • Temática Música

Bakarka aritu beharrean elkarri laguntzeko eta indarrak batzeko filosofia zabaldu du Bidehutsek, ‘Badok’ atariko arduradun eta kazeteariaren ustez

Zer suposatu du Bidehutsek euskal diskogintzan?

Diskogintzan baino gehiago, sektore industrial gisa ulertuta bederen, Bidehutsen ekarpena edo eragina talde eta zaleen artean nabaritu dela esango nuke. Kidetasunaren kultura ekarri du oso indibidualista izatearen ospea duen munduan, bakarka aritu beharrean elkarri laguntzeko eta indarrak batzeko filosofia. Bereziki garrantzitsua iruditzen zait, autoprodukzio garaiotan. Batzeko joera ari da zabaltzen, ez beharbada diskoak kaleratzeko baina bai bestelako ekimenak aurrera eramateko. Bestalde, Metak-en itxieraren ondoren nolabait umezurtz sentitzen ziren hainbat zaleri erreferente berri bat eskaini die. Beñat Goitia Montauk taldeko buruak Bidehuts sindromea izendatu du: talde edo disko baten aurkikuntzak besteak ere ezagutzeko gogoa pizten dizu.

Zeintzuk dira bere ezaugarri nagusiak? Ez da ohiko diskoetxea...

Adiskidetasuna, musikarekiko antzeko jarrera eta lan egiteko era bat partekatzen duten taldeak ba-tzen dituela esango nuke. Hortik aurrera, autoprodukzioan oinarri-tzen da, eta talde bakoitzak landu behar du bere bidea.

Esango zenuke badagoela ‘Bidehuts soinu’ bat edo bere taldeek bakarrik egiten dute bat filosofian eta hartzen duten arriskuan?

Ez, Bidehuts soinurik ez dago, zorionez. Estetikan baino gehiago etikan egiten dute bat. 

Leer información completa en el sitio web de la fuente