Maite Larburu: «Me ha costado dejar de lado mi educación»

  • Argazkia: JUAN CARLOS RUIZ / ARGAZKIA PRESS

  • Fecha30 de Enero
  • Temática Música

Aldika elkar gurutzatzen diren bi mundu aski desberdinetan bizi da. Antzinako musikak ogibidea ematen dio; Neighbor bikoteak eta kantagintzak, berriz, bide propioa ereiteko eta jendea gertu sentitzeko aukera
Ezustean egin zuen agerpena euskal kantagintzaren munduan, 2013an, Neighbor bikotearen gidari eta kantari moduan (Josh Cheatham gitarra jotzaile estatubatuarra da proiektuaren beste hanka). Ura patrikan (Gaztelupeko Hotsak) estreinako lanarekin erakutsi zuen jada ahots propio bat bazekarrela, eta hasiberriari lotzen ez zaion irmotasuna zuela bere proposamenak. Iazko Hau (Gaztelupeko Hotsak) bigarrenarekin, proiektuaren izaera ez ezik, berea duen lengoaia landu eta sendotu egin du. Ikasbidea hartzen du aintzat Maite Larburuk. Antzinako musikari lotua jarraitzen du profesionalki, biolin jotzaile moduan hainbat talderekin arituz Europan barrena. Bien bitartean, ahal duenetan, Neighborri tarte bat egiten dio, zuzenekoak emanez Euskal Herriko hamaika txoko eta aretotan. Irungo Oiasso museoan (Gipuzkoa) ariko da Neighbor, otsailaren 3an; Bilboko Biba aretoan, otsailaren 4an; eta Elizondoko Arzkuenea kultur etxean (Nafarroa), otsailaren 5ean.

Lehen diskoa kaleratzean esan zenuen antzinako musikaren hertsitasunetik irten eta libreago aritzeko baliatu nahi zenuela kantagintza. Lortu duzu hori?

Ez. Norberak plan batzuk izaten ditu buruan, baina gero bidean beste plan batzuk ateratzen dira. Libreago nabil espero ez nuen gauzatan.

Adibidez?

Sorkuntzan, esaterako. Neure buruaz ez nekizkien gauza batzuk azaldu dira. Egiten jakingo ez nituela uste izan eta egin ditudan gauza batzuekin harrituta geratu naiz. Esaterako, konposatzeko orduan. Ahotsarekin ez hainbeste. Beste gauza batzuekin ez dut lortu. Pentsatzen nuen perfekzionismoa alde batera uzteko gauza izango nintzela, baina ez dut lortu. Gauza teknikoekiko, soinuaren kolore eta kalitatearekiko fijazioa... hori oraindik hor dago. Izan dudan heziketa alboratzea kosta egiten zait.

Eta Neighborrren proiekturako txarrerako dela iruditzen zaizu?

Ez nuke esango txarrerako denik, baina, askotan, sufriarazi egiten dit horrek. Beti iruditzen zaigu besteak libreago dabiltzala, igual entzuten dut ahots hautsi bat, edo asko eta ederki errezitatzen duena, adibide ohikoak jartzearren, Louis Armstrong edo Tom Waits, eta konturatzen zara ez duela hainbeste inporta haien afinatzeko moduak. Edertasun bat dute bere horretan. Niri, asko kostatzen zait edertasun mota hori nigan ikustea, eta uste dut nire heziketagatik dela, baina ari naiz...

Leer información completa en el sitio web de la fuente