Gorka Arrese: «¿No merece nuestro trabajo el mismos sueldo que el de un profesor?»

  • Arrese bere lantokian, Susa argitaletxearen bulegoa

  • Fecha16 de Enero
  • Temática Literatura

Susa argitaletxearen literatur buletinak, 'Literatur Emailuak' delakoak, hamabost urte bete ditu

Hamabost urte dira Susa argitaletxeko lantaldeak ‘Literatur Emailuak’ izeneko buletina egiten hasi zela. Ostegunero, euskal literatur ekitaldien agenda zabal eta zehatza argitaratzen da bertan, efemerideak ekartzen ditu gogora, eta aktualitateari lotutako itzulpenak ere eskaintzen ditu. Gainera, liburuak irakur daitezke osorik on-line.

- Beno, Gorka, hemen gara.

- Bai, hilak 10, asteartearekin. Nik ere egiten nituen elkarrizketak, eta grabaketaren hasieran data esaten nuen, gero erreferentzia hori eduki genezan.

- Elkarrizketak egiten zenituen?

- Bai, Argia-n. Ni Susara hurbildu nintzen poema txar batzuk bidalita. Eta esan zidaten: aizak, ez duk nahikoa poemak bidalita, hurbildu eta lagundu. Susako jendeak Argia aldizkaria egiten zuen eta halaxe hasi nintzen ni ere kazetari lanak egiten.

- Zer urtetan?

- 1984an bidaliko nituen lehen poema haiek. Eta gero lanean, 1985eko urrian. Hogei urte nituela. Apasionantea zen.

- EUTGko ikasle izan zinen?

- Bai, hasi nintzen, baina gero ikasketak utzi nituen, lanean ari nintzelako. Nire ikaskide guztiak filologo bihurtu ziren. Gero berdin gertatu zitzaigun Egunkariarekin; Susako lagun asko jardun ginen proiektua prestatzen, eta gero bertan lanean. Ni neu Kultura ataleko buru izan nintzen lehen bost hilabeteetan.

- Gorka Arrese goitizena da. Zure abizena Izeta da berez. Noiz hasi zinen Arrese sinatzen?

- Lehenengo elkarrizketa egin nuenean Argiarako. Uste dut Antton Olariagari egin niola. Ni gaztea nintzen, 20 urtekoa, eta izugarri lagundu zidan. Oso tipo jatorra, ezagutu nuenetik gaur arte.

- Baina batez hona etorri naiz zuen Literatur Emailuak direla eta. Hamabost urte bete dituztelako. Nolatan hasi zineten lan honetan?

- Albistegi bat da, buletin literario bat. Astero albiste bat eman nahi du, batzuetan bi emango ditu, edo asko jota hiru. Eta, horrekin batera, agenda: errezitaldiak, literatur solasaldiak... Ikusita geneukan nolako agenda zabalak egiten ziren musika-emanaldiei buruzkoak hedabideetan, eta pentsatu genuen literatur ekitaldiei ere arreta pixka bat eskaini behar zitzaiela. Baina agenda bat egiteko, norberak mugitu egin behar du.

- Eta, denboraren poderioz, lortuko zenuten pertsona sare bat, datuak bidaltzen dizkizuena.

- Bai, baditugu holakoak. Gure ahalegina izan da beti literaturaren berri ematea, eta ahalegin literario serioena liburua izaten da, baina badira beste modu batzuk. Ahoz literatura asko egiten da: hitzaldiak, mahai-inguruak, errezitaldiak... eta orain antzerki-irakurraldiak ere egiten dira. Hori dena jaso nahi izaten dugu Literatur Emailuetarako.

Leer información completa en el sitio web de la fuente