Jurgi Ekiza y Xan Bidegain: "Este disco tiene nuestra personalidad"
- Fecha16 de Diciembre
- Temática Música
Durangoko Azokako berri esanguratsuenetako bat Willis Drummond taldearen itzulera izan da. Taula garbi batekin, bide berriari ekin diote elkarrekin, eta "Tabula rasa" aurkeztu zuten abenduaren 2an Plateruenako agertokian. Jurgi Ekiza eta Xan Bidegain kideek diskoaren berezitasunak aipatu dizkio Gara egunkariari
"Tabula rasa" disko berriarekin heldu zarete.
Jurgi Ekiza: Bai, gure bosgarren estudioko lana da. Pixka bat berezia da, bi urteko pausa baten ondotik heldu baita; eta batez ere lau urte pasatu dira azken diskotik. Taldearen itzulera da, kontsideratzen dugu fase hori, eta disko hori, bigarren lehen lan bat balitz bezala. Pixka bat berriz hastea zerotik. Taldea bera ere aldatu da pixka bat, kide batek utzi du [Rafa Rodrigo].
Zergatik erabaki duzue itzultzea?
Xan Bidegain: Iritsi ginen puntu batera non behar zen pausatu, denbora behar genuen beste gauza batzuk egiteko, azken hamar urteetan 'a tope' ibiliak baikinen Willis Drummondekin. Baina lagunak garenez segitu dugu elkar ikusten, eta batek proposamena bota zuen entsegu baten egiteko, horrela hasi ginen, eta beranduago, geroari buruzko hizketa batean, denak ados ginen disko berri baten egitearekin.


