La editorial Katakrak publica en euskera el nuevo trabajo de Angela Davis
- Fecha30 de Noviembre
- Temática Literatura
Politikari marxista, ekintzaile afro-amerikarra eta Kaliforniako Santa Cruz Unibertsitatean Kontzientziaren Historiako irakaslea da Davis, eta, militantziagatik ez ezik, intersekzionalitatearen inguruan egindako gogoetengatik egin zen ezagun 70eko urteetan, jasan zuen jazarpenaren harira munduko hainbat txokotarik jasotako elkartasunaren ildotik. Lan berrian, AEBetan piztutako Beltzen Bizitzak Axola Du fenomenoaz dihardu, baita orain dela mende erdi sortu zen Pantera Beltzen mugimenduaz ere. Horiek ez ezik, beste hamaika auzi jorratu ditu liburuan, tartean, Palestinako erresistentziaren zilegitasuna, indarkeria, feminismoa, kartzelak eta «mozkinak ateratzeko zigorraren kultura hedatzen duten korporazioak», aktibismo politikoa, elkartasun trasnazionala eta beste. «Hainbat gai hartzen ditu, baina ardatz bakarra du liburuak. Bere luma informatu, militante eta finarekin, mahai gainean jartzen digu intersekzionalitatearen garrantzia, hau da, munduko borroka ezberdinak lotu eta konektatzeko beharra, eraldaketa osotasunean sortzeko», azaldu zuen Nerea Fillat Katakrakeko ordezkariak. Borroka horien konexioen harira du liburuak azpititulutzat Ferguson, Palestina eta mugimendu baterako oinarriak.
Honi lotutako informazioa:
Iruñeko Katakrak liburu dendak argitaletxea sortu du (Argia)


