Beñat Ugartetxea nagusi, Basauriko finalaurrekoan
- Fecha28 de Noviembre
- Temática Otros
Mallabiarrarekin batera, abenduaren 17an Bilbon jokatuko den finalean izango da Jone Uria ere
Giro bikainean jokatu da gaur Basaurin, Bizkaiko Bertsolari Txapelketako finalaurrekoa. Beñat Ugartetxea izan da lehen finalaurrekoko garaile 508 puntu eskuratuta, eta beraz, bera ere Bilbon jokatuko den finalean izango da Jone Uriarekin batera.
Bigarren tokian geratu da Onintza Enbeita 497 punturekin eta hirugarren, berriz, Xabat Galletebeitia aurrekotik bi puntura.
Orotara 400 lagun inguru elkartu dira Basauriko Artunduaga kiroldegian.


