Koldo Izagirre: «No soy nada sin la realidad»

  • Argazkia: JON URBE / ARGAZKI PRESS

  • Fecha16 de Noviembre
  • Temática Literatura

Bere geografia literario maitera itzuli, eta frankismoaren azken urteetako Pasaia suharrean kokatu ditu 'Franco hil zuten egunak' lan berriko bederatzi narrazioak
Denbora behar izan da Francoren izena euskal literaturako izenburu batean azaltzeko. Joan Mari Torrealdairen Artaziak - euskal liburuak eta Francoren zentsura zen bakarra orain artean. Saiakera liburua hura. Orain kolpetik beste bi. Unai Iturriagak eta Igor Elorzak idatzi, eta Artedramak, Dejabu Panpin Laborategiak eta Le Petit Theatre de Pain konpainiek taularatu berri duten Francoren bilobari gutuna antzezlana eta Koldo Izagirrek (Pasai Antxo, Gipuzkoa, 1953) Susa argitaletxearekin asteon plazaratuko duen Franco hil zuten egunak narrazio liburua. Bederatzi kontakizun luzek osatzen dute lana, denak 1975 urte inguruan kokatuak, denak garai politiko eta ekonomiko gordinean girotuak; gehienak, Gipuzkoako Oarsoaldean, Izagirreren geografia literario kuttunean. Manifestazioan poliziak tirokatutako mutila hilzorian, euskaldunak soldaduska egiten Saharan, futbolaren eta pilotaren garrantzia sinbolikoa herrietan, propaganda klandestinoa darabilen neskaren atxiloketa, Francoren heriotza eguneko bizipenak herrian, Francoren monumentua eraistea Ferrolen... Francoren mamua literaturarekiko bide.

Literatura mamuekin kontuak garbitzeko modua duzu?

Ez dut uste denik nire kasua. Gehiago daukat garai bat kontatzeko premia une honetan; batez ere narratiban nagusitu zait behar hori. Oarsoaldea oso leku bizia zen, oso industriala, langile borroka handiak izan dituena, transformazio eta degenerazio bat. Urte haiek gogorrak eta aldi berean zoragarriak izan ziren.

Francoren mamua berez atera zitzaizun orduan?

Ez dakit ondo zer gertatu zitzaidan. Ez naiz gauzak aldez aurretik asko planifikatzen dituenetakoa. Nik hala nahi izan gabe, ipuinetan azaltzen hasi zen Franco, eta liburuko elementu probokatzailea bihurtu zen.

«Nik literatura besterik ez diet erantsi, haiek bizi izandakoak balio sinbolikoa har dezan», diozu liburuaren sarreran. «Besterik ez» diozu literaturaz...

Apaltasun mostra bat da, baina izan liteke harrokeria, apal gisa estalitako harrokeria. Ipuinetan beti dago muinean gertakari erreal bat, eta hori libreki tratatu dudala adierazi nahi nuen. Istorio bat muntatu dut gertakari horren inguruan, libre. Mito bihurtu nahi izan ditut une batzuk, zentzurik jatorrenean. Uste dut literaturak merezi duela lehen aipaturiko mundu hori ere, eta alderantziz, mundu horrek merezi duela literatura.

Leer información completa en el sitio web de la fuente