Entrevista a Patxi Larrion


  • Fecha4 de Noviembre
  • Temática Literatura

Patton (1969) pelikularen eszena batzuk Nafarroan grabatu zituzten. Patxi Larrionek giro horretan kokatu du Feriatzaileak (Susa) nobelaren trama, karlismoa bete-betean zen garaian. Erritmo bizikoa, gidoi itxura du eta elkarrizketak dira nagusi. Zentzu horretan, beltzetik asko du Larrionen lehen eleberriak. Argitara eman eta berehala oihartzun handi samarra izan duenez, Susak bigarren edizio bat egin behar izan du

Hiru dira pertsonaia nagusiak, eta hiru dira feriatuko dituzten kontuak. Koktelak ere, hiru osagai nagusi ditu: whiskia, grand manier eta vodka.

Martin protagonistarengan eragina duten emakumezkoak ere hiru dira. Egia da, maiz errepikatzen den zenbakia da. Oker ez banaiz hirutan afaltzen dute La Campanan. Ez dakit hirutan ote dauden Casa Marinan, seguraski bai...

Bilatzen hasita, badira hiruko gehiago. Kasualitate hutsa da ala hiruko formula horrek ezkutuko zeresanik al du?

Kasualitatea dela esango nuke.

Nobelako La Campana jatetxeak, adibidez, zenbat du egiazkotik? Zenbat du Iruñeko Nabarreriako El Temple jatetxetik?

Aitortu behar dut errekreazio bat egin dudala. Hau gezurra da. Edo fikzioa, hobe esanda. Aurrekoan, Arantxa Iturbek kargu hartu zidan-eta Euskadi Irratian. “Gezurra ez, fikzioa hitza erabili”.

Harira. Nik La Campana ezagutu dut. Ez 1969koa (nobelako trama urte horretan kokatzen da), baina 80ko hamarkadaren hasierakoa bai. Nobelan aipatzen ditudan jakiak ere jan izan ditut. Baina aitortu behar dut nobela montalbaniar honetan sartu ditudan jaki batzuk gaur egun ere dastatu daitezkeela. El Temple-n, adibidez.

Gehiago badiren arren, hiru dira pertsonaia nagusiak: Martin, Luis eta Pete Domezain. Martin eta Luis soldaduska egiten ari dira, eta Patton filmazioan laguntzaile lanetan jarri dituzte. Martin azkarra eta bizia da; Luis bizizalea. Biak adiskideak.

Uztarri ona dela uste dut. Martin eta Luis oso ezberdinak izan arren, elkarren osagarri dira.

Leer información completa en el sitio web de la fuente