Ramon Barea: «El teatro me ha dado ganas de seguir vivo»

  • Argazkiak: Iñigo Azkona

  • Fecha4 de Noviembre
  • Temática Artes escénicas

Erriberako parkean elkartu gara Ramon Barea aktorearekin, ordu erdiko elkarrizketa izan behar zena luzatu da nahi gabe. Zinemira saria jaso berri du eta hori izan da aitzakia aktore lana pasioz bizi duen 67 urteko gizon interesgarri eta apal honekin hitz egiteko

Topera zabiltza Madril eta Bilbo artean. Nekatuta?

Ez, zoriontsu sentitzen naiz. Egin nahi dudana egiten dut eta nire lanbideak asetzen nau. Irailean hasi ginen Incendios antzezlana taularatzen Madrilen eta ordutik egunero publikoa zutik jartzea lortu dugu. Txaloak entzutean zirrara berezia sentitzen da. Gudari buruz ari gara, gure sustraien bilaketaz, eta gaiak ikuslegoa mugiarazten du. Hura ikustean, antzerkian askotan aipatzen dugun katarsia zer den ulertzen hasi naiz. 

Bitartean, Zinemira euskal zinemagintza saria jaso duzu.

Bai, eta sorpresa handia izan da niretzat, ez nuen espero. Ezin izan nintzen Donostiara joan saria jasotzera, Irene Bauk jaso zuen nire izenean, baina poz handia sentitu nuen. Pertsonal mailan, maite nautela sentitu nuen, batzuetan ikusezinak garela pentsatzeko joera dugu aktoreok. Mezu asko jaso ditut, ezagun eta ezezagunenak eta indarra ematen dit ikusteak jendeak nire lana baloratzen duela, baina batez ere, Zinemirarekin nire belaunaldiko jendea saritu dutela uste dut.  

Beraiei eskaini zenien saria.

Bai, beti egin dut lan taldean, oso berandu hasi nintzen nire izenarekin lanak sinatzen. Babestuta sentitzen naiz taldean.  

Zure ondoan egondako emakumeak ere gogora ekarri zenituen eskerrak ematean.

Nire bikote harremanak ez dira errazak izan. Gehienetan bikote finkoa izan dut, oso gutxitan egon naiz bakarrik, seguruenik koldarkeriagatik izan da. Beti izan dut ondoan norbait, eta emakume horiek nire konplizeak izan dira. Eskertu nahi izan diet emandako guztia, ez dut ahazten.  

Leer información completa en el sitio web de la fuente