Mabi Revuelta: «En el arte, estilísticamente, la sociedad se ha quedado en el siglo XIX»
- Fecha13 de Octubre
- Temática Artes visuales
Bi hamarkadako lanagatik jaso berri du Gure Artea saria Revueltak. Hezkuntzan igarritako arte gabeziek kezkatzen dutela dio, eta bere artearen bidez dabil erantzun bila azken urteetan
Zaindua da emaitza, baina abiatu, jolasak abiatzen du Mabi Revueltaren lana gehienetan (Bilbo, 1967). Bi hamarkadatik gora daramatza artegintzan, eta, dioenez, estudioan buruan darabiltzan ideiekin jolasten hastea da gehienetan eman behar duen lehen urratsa. Gero dator teknika eta formarekiko kezka. Sorkuntza lana aitortzeko Gure Artea saria eman berri diote, eta horrez gainera BBVA Fundazioaren laguntza bat ere jaso du, eta, horri esker, urte eta erdiz xakearen inguruan lan egitea da haren asmoa. Dioenez, besterik ez darabil buruan azkenaldian. «Dena zuri-beltzean ikusten dut orain».
Jolasa da zure lanetan igartzen den konstanteetariko bat.
Artiumen iaz egin nuen erakusketan, adibidez, hori zen gai nagusia. Berezkoa zaigun zerbait da. Badirudi beti haurtzaroarekin lotzen dugula jolasa, baina gure bizitzako sasoi guztietan jolastea litzateke ideala. Jolasteko orduan libreago jokatzen duzu, eta, nire kasuan behintzat, hori izaten da prozesua: lehenik jolastea, eta gero ideiak ontzea. Bilaketan eskuzabal aritzen naiz, eta, gero, gustatzen zait gauzak oso bukatuta ematea. Formalki, behintzat.
Diseinua, tipografia, dantza eta argazkiak uztartzen zituen ballet bat sortu zenuen, 2009an. Nolakoa izan zen arte plastikoetan aritzetik arte eszenikoetara pasatzea?
Oso aberasgarria. Zoro xamarra izan zen, sekulako lana egin zen, eta 25 minutuan desagertu zen, eta, akaso, ez da beste inoiz egingo. Bideo bat geratzen da. Dantzaren behin-behinekotasun hori hain da poetikoa eta indartsua.