Martin Treku "Mattin": El bersolari de Ahetze al que le gustaba hacer reír a la gente

  • Hamazazpi urterekin abestu zuen lehen aldiz plazan Mattinek, eta, harrezkero, ez zen gelditu. JEAN PIERRE TREKU

  • Fecha11 de Octubre
  • Temática Literatura, Patrimonio, Otros

Atzean geraturiko bertsolarien belaunaldiko kide izan zen Martin Treku 'Mattin'. Xalbadorrekin harreman estua izan zuen, eta bikote gisa ibili ziren urte luzez bertsotan. Horretaz harago, alaia eta lagunartekoa zelako oroitzen dute ezagutu zutenek. Gaur da Mattinen sortze egunaren mendeurrena.
 
Duela 100 urte, Lehen Mundu Gerraren erdian, Irlandan Pazko astelehena deritzon matxinadaren garaian, edota Albert Einstein zientzialariak erlatibitatearen teoria argitaratu zuen urtean, Lapurdiko Ahetze herrian Martin Treku bertsolaria jaio zen halako egun batez. Mattin ere esaten ziotena. Harrieta laborari etxean sortu zen Mayi Jeanne eta Pantxoaren semea, 1916ko azaroaren 11n. Bi ahizpa izan zituen, Mari Terexa eta Mari Luixa. Haren jaiotze egunaren mendeurrena dela eta, Xilaba iparraldeko bertso txapelketan omendu nahi izan dute. Mattin da afixan irudikatu duten gizona. Ahetzen ere omenaldi bat egin zioten ekainaren 5ean.

«Beti plazer egiten du gogoratzen dela jakiteak». Hala dio Jean Pierre Treku Mattinen semeak. Bertsolari izateagatik bakarrik ez, gizon alai eta lagunartekoa zelako ere oroitarazten dute. «Bertsolari alaia zen, maite zuen jendeari irri eginaraztea», Treku semearen hitzetan. Horregatik izan zen beti jendez inguratuta. Sona handiko bertsolariak ere izan zituen lagun, Fernando Aire Xalbador, Txomin Etxekopar edota Lazkao Txiki, esaterako.

Bertsozaletasuna senideengandik zetorkion Mattini. Aitona bertsotan ibilitakoa zuen, eta osaba bera bertsolaria. Jules Mouliner euskal idazleak irakatsi zizkion, baina, oinarrizko nozioak bertsotan aritzeko, behin Ahetzen festa giroan kantuan entzun zuenean. Txikia zen artean, eta urte batzuk iragan ziren plazetan abesten hasi zen arte.

Leer información completa en el sitio web de la fuente