Oihana Etxebarrieta y Zuriñe Rodriguez: «La lucha armada ha sido escenario de los hombres»
- Fecha10 de Octubre
- Temática Literatura
Borroka armatuan zein kartzeletan emakumeek izan duten bigarren mailako rola aztertuz abiatu da Lisipe saiakera feminista saila
Emakume gerlarien burua zen Lisipe mitologia grekoan, eta haren izena aukeratu dute eus karaz sortutako saiakera eta testu feministak bideratuko dituen bilduma berrirako. Susa argitaletxeak sustatu du ekimena, eta editore lanetan Jule Goikoetxea filosofo eta EHU/UPVko ikerlari eta irakaslea ariko da.
Hasi orduko hamar liburuko sorta hitzartuta daukan bildumak orain arte feminismoaren ikuspegitik gutxi landu den gai bati heldu dio: gatazka armatuari, eta horri estuki lotutako kartzelako esperientziari. Oihana Etxebarrietak eta Zuriñe Rodriguezek bakoitza bere aldetik egiten ari diren lanak une baterako josita moldatu dute saiakera. Oihana Etxebarrietak, bere tesinan, euskal emakume preso politikoen edo bikotekidea preso duten emakumeen harreman afektibo sexualak aztertu zituen. Zuriñe Rodriguez, berriz, ETAn ibilitako hainbat emakumeren esperientziak


