Amaia Kowasch: «En la memoria histórica falta el testimonio de las mujeres»
- Fecha29 de Septiembre
- Temática Literatura
Liburu bat argitaratu dute, Juan Mari Pallin Ezkaba gotorlekuko presoaren zuzeneko testigantzetan oinarrituta. Presoei lagundu zien emakume sarearen istorioa ere jaso dute
Ezkabako gotorlekuko presoei laguntza ematen zien emakume sarearen inguruko ikerketa amaitu du Amaia Kowasch (Iruñea, 1990) Aranzadi zientzia elkarteko ikerlariak. Ikerketa horretako adar bat hartu, eta, Gotzon Berjarandi Aranzadiko ikertzailearekin batera, liburu bilakatu dute. Juan Mari Pallin presoaren eta haren senideen testigantza kontatu nahi du liburuak: Juan Mari Pallin. Nafarroako San Kristobal Gotorlekuko (1937-1940) espetxeko bizitzari buruzko testigantza argitaragabea.
Zerk eraman zaitu gizonezko baten istorioa kontatzera?
Oroimen historikoa denona dela iruditzen zait, genero bereizkeriarik egin gabe. Oroimen historikoan emakumeen testigantza falta da. Dena den, horrek ez du esan nahi gizonezkoei buruz gauzak argitaratu behar ez direnik. Emakumeen testigantza gutxi argitaratu da orain arte, besterik ez.
Gizonezko baten testigantzetan oinarritzen den liburua bada ere, emakumeek badute presentzia lan honetan.
Bai. Juan Mari Pallinen testigantzetan ez ezik, Pallinen biografian ere hitz egiten da Blanca Menaya emazteaz eta presoei laguntzen zieten emakume multzoaz. Izan ere, Blanca Menayak Juan Mari Pallin preso zegoela ezagutu zuen, eta espetxetik atera ondoren ezkondu ziren. Menaya iruindarra zen, eta Pallin, Plentzian jaiotakoa. Emakume Abertzale Batza zuen izena presoei laguntzen zien talde hark.
Nola jakin zenuten Juan Mari Pallinen istorioaren berri?
Gotorlekuan laguntzen zuten emakumeen sarea ikertzen ari nintzen, eta, Idoia Pallinen bitartez, Blanca Menaya haren amaren testigantza jaso nuen. Bide batez, haren aita Juan Mari Pallinen istorioa kontatu ez ezik, hark idatzitako memoriak eta gordetako dokumentu guztiak ere partekatu zituen nirekin.