Cristina Lizarraga (Belako): "En la música tienes que desarrollar tu carisma y tu identidad y ser persistente, si no, te pisan"

  • Foktografía: Onetxu Alvarez Grijelmo (www.instagram.com/onetxu)

  • Fecha28 de Septiembre
  • Temática Música

Cristina Lizarraga (Bilbo, 1992) ezaguna da Belako taldeko ahotsa eta teklista delako. Taldearekin hainbat jaialditan (BBK Live, Primavera Sound, Kutxa Kultur Festival…) jotzeko eta hainbat sari (Gaztea Maketa Lehiaketa, Premio Ojo Crítica…) jasotzeko aukera izan du. Musikaria izateaz gain, Cristina alaba, iloba eta, batez ere, sortzaile geldiezina da.

Lycée Français de Bilbaon eta Lycée Maurice Ravelen ikasi ondoren, ingelesez eta euskaraz kantatzen duzu, bitxia, ezta? 

Kantaren bat frantsesez egin dugu hizkuntzak flipatzen nauelako. Gainera, musika frantziarra entzuten dut askotan, baina egia da frantsesa oso hizkuntza zaila dela kanta batean txertatzeko. Euskarazko zatiak Josuk eta Lorek egiten dituzte, euren ama-hizkuntza da, baina euskarak eta ingelesak erraztasun bat dute: berba bakoitzeko silabari nahieran azentua ipini dakioke eta ez du belarria jotzen, gaztelaniaz eta frantsesez askoz zailagoa da. 

Nolatan musikari? Inguruak eragina izan zuen? 

Eskola garaian, Bilboko Koral Elkartean egon nintzen, pianoa jotzen nuen eta solfeo ikasten nuen. Behartuta joaten nintzen eta sei urte eman ondoren nazkatu nintzen, eta gurasoei esan nien ezin nuela, ez nuela jarraitu nahi. Batxilergoa Donibane Lohitzunen egin nuen. Institutuan musika gela bat zegoen, bertan piano bat, bateria bat eta anpliak zeuden. Aisialdietan bakoitzak bere instrumentuak eroaten zituen eta ikasleok bat-batean jotzeko aprobetxatzen genuen. Talde bat sortu genuen, eta gustua hartu nion. Musika maite dut eta kontzertuak ikustea gustuko dut. Unibertsitate garaian, Josuren (Belakoko gitarra-jolea eta ahotsa) oso lagun egin nintzen eta musikari buruz berba egiten genuen etengabe, baina etengabe! Kuadrilla handi batean parrandan ateratzen baginen ere Josuk eta nik musikari buruz baino ez genuen egiten. Friki batzuk ginen. 

Hala jaio zen Belako.

Josuk musikaren gainean berba egiten zidan beti. Arrebarekin eta lagun batekin talde bat osatzen ari zela esaten zidan, ea kantatzera animatzen nintzen. Lotsa ematen zidan baina azkenean esan nion 'txinalka ibiltzeko kontua da, aurrera!'. Hasiera batean, nik baxua jotzen nuen, ez nuen ideiarik ere ez, baina 'egokitu zitzaidan', Lorek, pianoa jotzen zuela-eta, teklatua bere esku geratu zelako. Kantak egiten hasi ahala ohartu nintzen zaila egiten zitzaidala baxua jotzea eta aldi berean kantatzea, eta teklatura salto egin nuen.

Leer información completa en el sitio web de la fuente