Gaur betetzen dira hamar urte Goia hil zela


  • Fecha26 de Septiembre
  • Temática Audiovisual

Lezoko (Gipuzkoa) Gezala aretoan egin zuten joan zen astean 'Euskaldunon Goya' erreportajearen aurre-estreinaldia. Han izan ziren Luis Goiaren hainbat senide eta lagun. Hemendik aurrera, berriz, BERRIAren webgunean izango da ikusgai.

Gaur betetzen dira hamar urte Goia hil zela, eta urteurren horren harira prestatu dute erreportajea BERRIAko Urtzi Urkizu kazetariak eta Lara Madinabeitia bideogileak.

Juanba Berasategi zuzendariaren eskutik hasi zen Goia zinema munduan. Berasategi animazioko zinema garatu eta kanpoko menpekotasunik gabe Euskal Herrian errotzeko lanean zebilen, eta Jaizkibel ekoiztetxean bildu zituen horretarako indarrak. 1979an, ordea, ahulak ziren oraindik egitasmoaren zimenduak. Horregatik eskertu zuen Goiaren laguntza, Fernando Amezketarra filmari ekiterakoan. Hala azaldu du Berasategik orduko egoera BERRIAk egindako erreportajean: «Momentu horretan denetarik behar genuen, eta ez genuen batere dirurik. Adibidez, mahaiak egin behar genituen marrazkilarientzat. Diru pixka bat genuen egurra erosteko, baina egiteko ez. Luis [Goia] ni baino trebeagoa zen lan horietan, eta horrela hasi ginen». Errenteriako (Gipuzkoa) Paisa fabrikan zebilen orduan lanean Goia, garaiko langile borroketan konprometitua bide batez, baina enpresa bolada txarrean zegoen nonbait, eta, Berasategik dioenez, «abentura berri bat» ari zen bilatzen Lezoko gaztea. Eta zinemak eskaini zion heldulekua, lana utzi eta abentura berrian abiatzeko.

Leer información completa en el sitio web de la fuente