Entrevista a Urt Zubiaurre


  • Fecha22 de Julio
  • Temática Literatura

Azken urteotan sari batzuk eskuratu ditu, baina hauxe da argitara eman duen lehen liburua: Izenik gabeko lurrak (Erein). "Peña Santiago idazle eta bidaiariak maiz aipatzen zuen gure mendiek ezkutatzen zuten giza geografia, eta nik giro hori probestu dut ipuin batzuetan"

Orain irten zara plazara. Baina idatzi, aspalditik idazten duzu, eta hainbat sari jasotakoa zara. Hein handi batean, sariek egin dute idazlea, ezta? Eta sariek ekarri dute liburua.

Sariek idazlea egin duten ez dakit, baina bai liburua osatzen asko lagundu didatela. Ipuinak idazten hasi nintzenetik bidali izan ditut sarietara, niretzat garrantzitsua baitzen senide eta lagunetatik kanpo iritzirik edo onarpenik jasotzea. Hasierako bolada luzean ez nuen saririk jaso, ipuinak oso kaxkarrak ziren, askotan euskara ulergaitz eta barroko batean eginak. Gero, urteen poderioz, gero eta ipuin txukunagoak idazten hasi nintzen, eta orduan heldu ziren lehenengo sariak. Hauspo izugarria izan zen hori niretzat. “Hauek bai” esatea bezala.

Mendian galdu zinenekoa, bolada batean sentitu zenuen bizkarreko min hura, eskola atarian ikusitako solasaldi horrek eragindako jakinmina... Eguneroko martxan bizitako bulkada horiek behar dituzu idazteari ekiteko?

Eguneroko bizipenetan eta irakurkeketan sortzen zaizkit ipuinen abiapuntuak. Batzuetan gauza oso arruntak dira, baina atzean galdera mamitsuak dituztenak. Bizkarreko min batek sekulako hilabete txarrak ematen dizkizu, bizitza erabat baldintzatzen dizu, eta medikuetan ez duzu erantzunik lortzen. Eta bat-batean, joan egiten da mina. Ez dakizu nola etorri zen, ezta nola joan den ere, baina esplikazio bat eman behar diozu, hipotesi bat planteatu, nolabait esateko, oso zurea izango dena (nahiz klase horretako bizipenak beti guk uste baino ohikoagoak izan).

Leer información completa en el sitio web de la fuente