Josep Vicent Frechina: «Se está importando a Baleares el modelo de improvisación vasco»
- Fecha18 de Julio
- Temática Literatura, Patrimonio, Otros
Josep Vicent Frechina, Herrialde Katalanetako kantu inprobisatuan aditua, Donostiako Miramar jauregian izan da aste honetan, ‘Europa bat-batean’ jardunaldietan
Josep Vicent Frechina (Massalfassar, Valentzia, 1966) ‘Caramella’ aldizkariaren zuzendaria da, herri-musika eta herri-kulturako beste adierazpideei buruzko hedabidea. Gainera ‘Pensar en vers’, Mediterraneo aldeko kantu inprobisatuari buruzko liburua plazaratu zuen orain bi urte. Donostiako Miramar jauregian izan da aste honetan, ‘Europa bat-batean’ jardunaldietan, Herrialde Katalanetako kantu inprobisatuaz jardun duelarik.
Esadazu gauza pare bat jardunaldiotan atentzioa eman dizutena.
Oro har, alde handia ikusten duzu Euskal Herriko eta Herrialde Katalanen inprobisazioen artean?
Alderik handiena neurri sozialean dago, eta oihartzun sozialean. Arlo teknikoan ez dago hainbesterainoko alderik. Gaur egun, Balear Uharteetan, hemen bezalatsu inprobisa-tzen da: agertoki batean egiten da, gaiak proposatzen dira, ofiziotan egiten da… Euskal Herriko euskal kulturan bertsolaritza oso presente dago, euskaldunek ondo ezagutzen dute; aldiz, katalanezko kantu inprobisatuak indarra du zenbait eskualdetan, eta beste batzuetan ez. Mallorca eta Menorcan eragin sozial dezentekoa dauka, Katalunian eta Valen-tzian ez hainbeste.


