Xabier Alberdi: «Para ingleses y franceses Elcano no existe, y nosotros lo hemos tratado mal»

  • Xabier Alberdi, Getarian, udaletxearen aurrean dagoen Elkanoren omenezko eskulturaren ondoan. / LOBO ALTUNA

  • Fecha20 de Junio
  • Temática Patrimonio

Xabier Lonbide historialaria, euskal itsas historian aditua, Euskalerriaren Adiskideen Elkartean sartera doa. Albaolan egingo du sarrera-hitzaldia igande honetan

Xabier Alberdi Lonbide (Zarautz, 1969) Euskalerriaren Adiskideen Elkartean, Bascongadan, sartzera doa. Bihar egingo du sarrera-hitzaldia Pasaiako Albaolan, 17:00etatik aurrera. «Elkanoren sindrome» delakoaz mintzatuko da. Aro Berriko Historian doktore da eta euskal itsas historia du aztergai kuttuna.

Zer da «Elkanoren sindromea»?

Hitzjoko bat da. Batetik, irudi tzen zait Elkano dela Euskal Herrian dugun pertsonaiarik unibertsalena. Azpeitiarrak haserretu egingo zaizkit, haiek Loiolako Inazioren alde egingo dute, baina nik bestela uste dut. Azken batean Elkanok egin zuenak mundu guztiari eragin zion, baina tamalez munduan zehar ez zaio aitortu meritua.

Mundu hispanikoan bakarrik onartu zaio?

Bai, halaxe da. Kanpoan ezagutu ere ez dute egiten. Kultura frantsesa nagusi izan da XIX. mendera arte, eta gero anglosaxoia; bai batarentzat bai bestearentzat, Elkano ez da existitzen. Hitzaldian hau esango dut: guk munduari egin diogun ekarpen nagusia ezezaguna da munduan zehar.

Nik susmoa daukat euskaldunon artean ere Elkano ez dugula asko baloratu. Ez dezagun ahaztu: marinel haiek lurrari buelta eman eta etxera etortzea benetako heroilana izan zen. Normalena izango zen denak hiltzea bidaian zehar.

Horixe da Elkanoren sindromearen sintomarik larriena: guk geuk ere ez dugula aldarrikatu gizon honen epopeia. Esaten dugu: «Bai, Elkano, munduari lehendabizikoz buelta eman ziona. Eta punto. Lelo bat bezalakoa da, errege godoen zerrenda bezalakoa. Ez gara konturatzen Elkanoren ekintzak zer suposatu zuen. Eta, noski, gu ez bagara kontziente, nola salduko dugu?

Leer información completa en el sitio web de la fuente