Maialen Lujanbio: «Araban, kaleko bertsolaritza nagusitu da»


  • Fecha9 de Junio
  • Temática Literatura, Patrimonio, Otros

Gasteizen egon berri da Maialen Lujanbio, ALEAk eta Oihanederrek elkarrekin antolatutako Solasalean elkarrizketa irekian: sormenaz, euskalgintzaz eta Arabako bertsolaritzaz aritu da. 

Fitxa

Maialen Lujanbio Zugasti.

Jaiotza: Hernani, 1976.

Ikasketak: Arte Ederretan lizentziatua. 

Txapelak: Gipuzkoako txapelketa (2003) eta Euskal Herrikoa (2009).  

Hamalau urte zituela jantzi zuen bere lehenengo txapela Maialen Lujanbiok (Hernani, 1976), Gipuzkoako eskolarteko txapelketan. Geroztik, hitza izan du konplize, eta Euskal Herriko txapelketa nagusia irabazi zuen 2009an. Araban, "giro-informaleko bertsolaritzaren aldeko hautua" egin dela nabarmendu du eta, hori ona dela uste duen arren, "erreferentziazko bertsolari arabarrak" botatzen ditu faltan. Elkarrizketa honen erantzun bakoitza bertso bat izan zitekeen. Publikoaren galderak dira batzuk, eta Marta Ugarte (Alea FM) eta Jon Altza (Hala Bedi) esatarienak besteak. 

Bere esaldiak:  

"Irratian, saiatzen naiz jendeak buruan dituen gaiak aukeratzen, ez direnak komunikabideetara iritsi". 

"Emakumeek duela gutxi arte ez dute euren burua oholtzan eta mikrofonoan ordezkatua ikusi".

"Bat-batekotasuna oso exijentea da, eta batzuetan gogoa duzu gauzak beste era batera esateko". 

"Bertsoa ia-ia edozein diziplinitara jar daiteke, are gehiago moldatzeko konplexurik ez baduzu".

"Araban badaude bertsolari onak, baina ondo legoke erreferentziazko bertsolari gehiago izatea"

Leer información completa en el sitio web de la fuente