Admitida a trámite la querella contra el actual director de Iruña-Veleia
- Fecha19 de Abril
- Temática Patrimonio
Gasteizko 1. Instrukzio Epaitegiak tramiterako onartu du SOS Iruña-Veleia elkarteak Julio Nuñez egungo Iruña-Veleiako zuzendariaren aurka jarritako kereila. "Ondarea kaltetzea eta justizia oztopatzea" leporatzen diote
Adierazpen baten bidez, SOS Iruña-Veleia elkarteak jakinarazi du ostiralean deklaratuko duela Nuñezek —2010etik dago zuzendari karguan—. Elkartea aztarnategiko lehengo zuzendaria, Eliseo Gil, defendatzeko sortu zen —Iruña-Veleiako ostrakak faltsutzea leporatzen diote arkeologoari; epaitegietan da auzia, eta ostraken egiazkotasuna zalantzan dago oraindik—.
2005 eta 2006 urteen artean Lurmen enpresak aurkitu zituen ostraka horiek III. IV. eta V. mendeetako zeramikazko zatietan, eta euskara eta kristautasuna III. menderako sortuak zirela azaldu zuten orduan. Gerora Ertzaintzak egindako ikerketa batek, faltsutzat jo zituen aurkikuntzak. Kasua auzibidean dago oraindik.


