Residencia para escritores en euskera en el caserío "Nekatoenea", en la zona de Abbadia, en Hendaia (convocatoria 2016)
- Fecha8 de Abril
- Temática Literatura
Bostgarren aldikoz, Euskal Kultur Erakundeak, Euskal Itsasbazterreko CPIEk eta Euskal Idazleen Elkarteak (EIE) beren baliabideak eta gaitasunak bateratzen dituzte gazte literatura egonaldi baten antolatzeko 2015an, Hendaian. Egonaldia euskal idazle guziei zuzentzen zaie.
AURKEZPEN EPEAren BUKAERA : 2016ko maiatzaren 17a
TOKIA : Nekatoenea – Abbadia Eremua - 64700 HENDAIA
DATA : 2016ko urria eta azaroa bitartean
IRAUPENA : hilabete bat
ARTISTARI EMAN BEKA : 1000 €
Artistaren aterbetzea
Tailer-apartamendu bat artistaren esku ezarria izanen da hilabete baterako Hendaiako Abbadiako Eremuan, « Nekatoenea » deitzen den etxean.
"Nekatoenea" Abadiako Eremua babestuan izanik, idazleak beharko ditu bertako arauak kontutan izan (bizikleta eta zakurrak debekatua, parkinga 700 m.tara).
Ekoizpen eta balorazio baldintzak
Egitasmoak bi zati ukanen ditu, eta ondokoak beharko dira ongi errespetatu :
1-Gazte literatura sorkuntza (hilabete batez), Hendaiako "Nekatoenea" etxean.
Artistaren esku utziko da ekoizpen motaren eta lan gaien hautua, kontuan harturik literatura sorkuntza euskaraz eginen dela. Programa horren xedea euskal kulturaren aniztasun osoa baloratzen duten proiektu berritzaileak gazteengan eta gazteekin sustatzea da.
2- Ikasle gazteekin jarduera bat
12 urtetik gorako ikasle talde batekin. Idazleak bere idazlanari buruz proposatu nahi duen lana. Ikasturte hasieran hitzartuko du irakaslearekin eta 2016-2017 ikasturte bitartean antolatuko du ikasleekin 12 orduz elkartuz. Jarduera honek Hego Lapurdiko Hirigune eta DRACeko EAC programaren barnean izanen da horien finantzaketa berezia izanik.
Hautaketa
Epaimahai batek du hautua eginen, hautagaitza txostenak aztertu ondoren.
Partaide egitura bakoitzak ordezkari bat izendatuko duelarik epaimahaian parte hartzeko.
Txostenak (egitasmoa, CVa, erreferentzia literarioak, etabar) hiru helbide hauetara igor daitezke, edo mailez, edo postaz, 2016.eko maiatzaren 17a baino lehen:
Emaitza
ERABAKIAREN ERANTZUNA E-POSTAZ IGORRIKO ZAIE HAUTAGAI GUZIEI.
- EUSKAL ITSASBAZTERREKO CPIE (Aintzane Lasarte)
www.nekatoenea.eu - cpielittoralbasque.sorkuntza@hendaye.com
Larretxea, rue Armatonde karrika, 64700 Hendaia
Tel. (33) 559 20 37 20
- EUSKAL IDAZLEEN ELKARTEA – EIE
www.idazleak .eus, eie@idazleak.eus
Euskal Idazleen Elkartea • Zemoria kalea, 25 • 20013 Donostia (Gipuzkoa)
- Tel : (34) 943 27 69 99
- EUSKAL KULTUR ERAKUNDEA – EKE
www.eke .eus, etchegoin@eke.eus -
Lota jauregia - 64480 Uztaritze Tel. (33) 559 93 25 25


