Ekhine Eizagirre publica "Alde erantzira nabil", su primer libro de poemas

  • Ekhine Eizagirreren senide eta adiskideek aurkeztu zuten Alde erantzira nabil poema liburua. JON URBE / ARGAZKI PRESS

  • Fecha5 de Abril
  • Temática Literatura

«Gorputzaldiak aginduta» idatzitako poemak dira lanekoak

Espetxean preso direnek idatzitako literaturan beste katebegi bat eranstera dator Ekhine Eizagirreren Alde erantzira nabil poema liburua. Egun Frantziako Fresnesko espetxean dago preso. Bi urtetik gora daramatza han, eta azken hamar urteetan idatzitako poemen bilduma dakar Susa argitaletxearen eskutik. «Borroka zaporea eta labanda usaina duen alde erantzirako bidea izan da nirea. Ehundura askotarikoa, latza zein leuna; inoiz ez laua, ordea, beti koskaduna, malkartsua. Legaltasunaren altitude eta latitudeetatik haragoko lurralde ezezagunetan ibilitakoa. Egun, ordularietako orratzak lozorroan eta lau hormetan iltzatuta diruditen ez-leku arrotz honetan izanik ere, atzera buelta etengabean, beti aurrera tiraka dabilena. [...] Ihesbide paregabea da niretzat poesia».

Atzo Donostian egindako liburuaren aurkezpenean ez zuen egoterik izan Eizagirrek, baina testu bat bidali zuen bere estreinako liburuaren nondik norakoak agertuz, eta haren adiskide Maite Egigurenek irakurri zuen prentsako kide nahiz egilearen adiskideen aurrean. «Azken hamar urteetako ibilbidearen uzta da» liburua, egilearen hitzetan, «eta, izenburuak aditzera ematen duenez, alderantzizko bide-zidorretan galdu edo bilatu izanaren emaitza ere bai».

Leer información completa en el sitio web de la fuente