La película basada en el cuento de "Patxi Errementaria" en fase de pre-producción
- Fecha29 de Marzo
- Temática Audiovisual
Paul Urquijo zuzendari gasteiztarraren lehen luzeak Jose Miguel Barandiaranek 1903an idatzitako ipuin mitologikoa eramango du pantaila handira, Kinoskopik zine ekoiztetxearen bidez, eta Gariza Filmsek lagundurik. Errementari filma euskaraz errodatuko da, 2016ko udazken-negu partean, eta ahal den heinean irudi errealekin, gutxieneko babes digitalaz lagundurik behar denean.
“Errementari zital bati buruzko baserri giroko ipuin bat da, gizona hain da gaiztoa zein deabruek ere beldur dioten.” Urquijok lau urte daramatza txikitatik bere ipuin gogokoena izan den horretan lanean, “betidanik egin nahi izan dut berarekin pelikula bat.” Mitologiaren eta kondairen zale sutsua izanik, zuzendari arabarraren lanak genero fantastikoaren barruan sailkatu izan dira. Aurretik sortutako film laburrekin 85 sari irabazi ditu estatuan eta nazioarte mailan.


