El cantante de Willis Drummond presenta su primer disco en solitario el próximo jueves en Doka

  • Jurgi Ekiza, atzo, Doka antzokiko eszenatokian

  • Fecha15 de Marzo
  • Temática Música

Joan den urtean zalantzaz beterik zegoen Jurgi Ekiza. Willis Drummond taldeko kantariak ez zekien “musikan jarraitu ala ez” baina kasik “ohartu gabe” kantu propioak maketatzen hasi zen. Bat-batean, “kanporatzeko beharra” sentitu eta disko bat grabatzea erabaki zuen. 2015eko maiatzean ekin zion lanari Tolosako Bonberenea estudioan, Karlos Osinagaren gidaritzapean. Ahotsak, berriz, ekainean grabatu zituen bere kabuz Luzaideko Irauzketa etxean, “alde hurbil, gordin eta biluzia” mantendu nahian. Emaitza, bH036-LP (Bidehuts, 2016) izeneko CD eta biniloa, urtarrilean plazaratu zuen eta ostegunean Dokan (20.30ean) hasiko dira aurkezpenak.

Atzoko prentsaurrekoan azpimarratu zuenez, “filtrorik gabeko prozesua” izan da, hots, burutik pasatu zaion edozein ideia erabili du, iritzirik inori eskatu gabe. “Oso pertsonala izan da, ez dut ezer kendu: ez letrarik,ez musikarik”, aipatu zuen. Gainera, “etxean egindako” sentsazioari eusteko, hark grabatu zituen instrumentu gehienak: “Nik neuk neure buruarekin”. Hainbat lagunek, baina, ekarpen txikiak egin zituzten: Cédric Lepinek bateria jo zuen; Niko Perretek, tronboia, eta Jérémie Garatek, txeloa.

Soinuarekin “kontent” dagoela dio Iparraldeko musikariak. “Prozesu luzea izan arren, oso aberasgarria suertatu zait, nahi nuena lortu dudalako eta hori da helburu artistikorik handiena”, esan zuen. Bere aburuz, zenbait pasartek Willis Drummond-en “kolorea” izan dezakete, baina batez ere, bere lehen bakarkako lanean “giro” bat bilatu nahi izan du Ekizak. “Willisen abestietan parte asko aldatzen dira. Nire diskoan, berriz, kantu gehienak base batekin hasten dira eta badute kutsu progresibo bat. Ideia bat sortu eta landu dut giro bat sortzeko”, gaineratu zuen. 

Leer información completa en el sitio web de la fuente