Ama2 antzerki taldeak "Ama'tur" sakelako obra emanen du igandean Luhuson
- Fecha4 de Marzo
- Temática Artes escénicas
Trilogia osatzen du 'Tripakiak' eta 'Amakiak' lanekin
Bi emazteren haurdunaldiaren eta amatasunaren gorabeherak jorratu ondotik, aldi honetan, gurasoen eta nerabeen arteko harremanak ardatz hartu ditu Ama2 antzerki taldeak. Arantxa Hirigoien eta Maialen Fautouxek taldeko kideek Ama'tur izendatu dute beren azken lana. Igandean estreinatuko dute Luhusoko Harri Xurin, Hameka euskaraz egitasmoaren barruan.
Tripakiak eta Amakiak ziren lehen biak. Eta, aldi honetako, Ama'tur, trilogiaren hirugarren eta azkena dute. Ama hitza atxikiz beti, eta tur hori gehituz, «amaturrak baikara, nabarmendu du Arantxa Hirigoienek, eta Tour ideiari halako begi kliska bat eginez, gure «azken turra baita». Lehen biekin hasia nolazpait «borobiltzeko».


