Pello Esnal: «Zavala anduvo buscando el rastro de la sabiduría eterna»

  • Pello Esnal, liburu berria eskuan duela. / MIKEL FRAILE

  • Fecha8 de Febrero
  • Temática Literatura

Antonio Zavala zenaren lanari buruzko liburua plazaratu du Pello Esnalek, hark sortutako Auspoa bilduman bertan

Pello Esnalek (Andoain, 1950) 'Antonio Zavala, zauria hauspo' liburua idatzi du, orain dela zazpi urte hil zen jesuita ikertzaile haren lana aztertzen duena.

Argitu izenburua: 'Zauria hauspo'. Zer zauri zuen Zavalak?

Berak aitortu zuen, 1956an, Arantzazuko hitzaldian –gaztelaniaz, ez baitzuen astirik izan euskaraz behar bezala prestatzeko–: «Nosotros, los estudiosos, para eso, para hacernos estudiosos, sorbimos en otras fuentes durante años enteros. Es una de las más fatales quiebras del vascuence, que toda cultura que se ingiera ha de ser forzosamente extraña y desviadora». Eta aurreraxeago: «Todo bertsolari, por el contrario, es un triunfo de su alma vasca sobre la maraña de instigaciones adversas».

Beraz, kultura arrotzak hartu ziola berezko kulturari lekua

Horixe. Horrek eragin zion zauria. Handik berrogei urtera, Oiartzunen egiten duen hitzaldian, konturatzen gara zehatz zer esan nahi duten hitz horiek: pentsamendu diskurtsiboa gainditu zaiola pentsamendu intuitiboari. Hortxe dago guztia, hortxe gakoa. Sustraietara joz, bi eten aipatu zituen: antzinatean, orain 2.500 urte, Greziatik zabaldu zena, Ekialdea eta Mendebaldea bereiziz; eta Modernitateak ekarri duena, mundu zaharra eta modernoa bereiziz.

Berea jakituria intuitiboa zen.

Bizi egiten zuen. Bere pentsamendua intuitiboa zen; bera jasotzen ari zen kulturak, ordea, pentsamendu diskurtsiboan du oinarria. Orduan, 1954an, bere buruari galdetzen dio: orain zer egin behar dut? Bidegurutze batean dago: ez daki historia lantzen hasi ala herri-literaturaren bidea hartu. Eta bigarren honetan ere ez daki euskarazkoa ala gaztelaniazkoa biltzen hasi. Zalantzan dago. Halako batean, hamabost urteko mutiko batek bertsopaper batzuk ematen dizkio Xabierrera eta orduan mundu oso bat ikusten du Antoniok. Mundu hori sumatua zuen lehendik. Topo egina zuen lagun batekin: Antonio Pérez jesuitarekin.

Leer información completa en el sitio web de la fuente