Oier Aranzabal: «Incluso a hablar aprendemos versionando a los padres»
- Fecha5 de Febrero
- Temática Música
Ostiral honetan, Lou Topet taldeak bere erara egindako moldaketak aurkeztuko ditu Donostian, 'Abesti bat gutxiago' diskoan oinarrituta. Taldeko kantari eta gitarra-jotzailea da Oier Aranzabal
Lou Topet taldeak 'Abesti bat gutxiago' kaleratu zuen azaroan, Estatu Batuetako kantari batzuen abestiei egindako bertsioen bilduma. Baina ez ohiko bertsioak, baizik «Lou Topeten estilora ekarritakoak», nolabait esateko. Adibidez, John Hiatt, Pete Seeger, Wilco eta Cass McCombs-en abestiez baliatu dira zarauztarrok. Ostiral honetan Donostian, Lugaritz kultur etxean joko dute eta, hori dela-eta, Oier Aranzabalekin egin dugu hizketa, zeina taldeko kantari eta gitarra-jotzailea baita. Zarauzko Garoa liburu-dendan ari da lanean eta hantxe jarri dugu hitzordua.
Azaldu nolako kontzertua egingo duzuen.
Banda osoa goaz. Gu hirurok eta Rafa Rueda eta Joserra Senperena. Lugaritzeko kontzertu hau egiteko gogo handia daukagu, zeren dezente ibili gara eta elkar ezagutu dugu. Horrelako taldea edukita, entseguak ezin dituzu egin nahi adina, eta guretzat entseguak kontzertuak izan dira. Eta, gainera, proiektuan parte hartu dugun denok egongo gara, baita Harkaitz Cano ere. Diseinat-zaileak ere egongo dira bertan.
Eta uste dut ahots berri batzuk ere izango dituzuela aldamenean, ezta?
Bai, bi korista batu zitzaizkigun Kafe Antzokian eta historia bitxia du honek. Bi neska horiek Gasteizen ezagutu genituen, Jimmy Jazz-en jo genuen batean. Kontzertua bukatutakoan bertan gelditu ziren, hasi ginen hizketan eta koristak omen ziren. Egin genuen aproba bat eta ondo; oraingoz, Kafe Antzokian bakarrik kantatu dute gurekin. Horien lana izan da pastelari ginda ipintzea bezalakoa. Oso ondo ezkondu dira gurekin.


