F.R.A.C.: «En el escenario, contamos lo mismo que estando en el sofá comiendo un pincho de queso»

  • “Relaxing Cup of Patá en er Pesho” Crowdfunding bidez kaleratu duten azken diskoa www.rescatalafrac.com webgunean deskargatu daiteke

  • Fecha27 de Enero
  • Temática Música

Rap, futbol, reggae, antifaxismoa, dub, Andaluziako harrotasuna, dancehall eta flow, flow handia. Abel Azconak baino ostia gehiago partitzen dute, irribarrea galdu barik. Ideiak kalean jasotzen dituzten bezala argitaratu dituzte zazpi disko: libre eta denen eskura. Nork esan zuen ezin dela dantzatu zeure buruari galdetu bitartean “Non dago sekreta?” –beren kantarik ezagunena–. La Tacitako Trenchtowndik, Fundación de Raperos Atípicos de Cádiz (F.R.A.C.) eta Karim, abeslaria, mikrofonoan da.

Raperoak zarete, baina aratusteekin lotura handia duen La Viña auzokoak izateak eragina izango du. Lehen beti esaten genuen rap, reggae eta Cádizko guasa. Batzuek diote rapa, aratustea, reggae eta ez dakit zer gehiago egiten dugula. Guretzat etiketa denak ongi etorriak. Chirigota ere gustatzen zaigu, hori iraingarritzat erabiltzen duen jendea dagoelako.

Iraina? Ez dakit, espainolen kontuak dira.

Gaizki ikusita al dago? Ez, chirigota ez delako batere serioa eta noski, guk ez dugu holakoak izateko asmorik. Seriotzat hartzen bagaituzte, zerbait gaizki doan seinale.

Kaleko chirigota izango da zuen gustukoagoa. Bai, baina ez dugu chirigotaren erritmoa erabiltzen. Musikalki, nolabait, egiten duguna da erromantze-dub edo dubmancero GaditanceHall (barreak). Aratusteetako modalitate bat erromantze cadiztarra da. Oinarria ondokoa da: pertsona batek, umorez eta errimari jarraiki, burutik pasatzen zaion guztia errezitatzea/botatzea. Ezin egokiagoa guretzat.

Barre asko, adarra jo ezker-eskuin, baina egurra zuzen partitzen duzue. Zuzen ala zeharka. Sofan, gazta pintxoa jaten, esaten dugun berdina botatzen dugu agertokian ere. Bateragarria da.

Non utzi dituzue urrezko kateak, biserak, letra matxistak …? Guk hasiera-hasieratik arnegatu dugu rapaz. Ez raperoengatik, gu jatorrizko raparen zaleak gara eta. Rapari eta raperoei ezarri dizkieten estereotipoei uko egiten diegu. Zeharo nekagarriak dira. Eta gainera hainbeste bisera eduki behar izateak garbigailuaren erdia okupatzen du.

Noiz sinatuko duzue Sonyrekin eta Primavera Sounden jo? Gaur egun ordaintzen badidate, baietz esango nuke e! Nik ez nuen nahi, baina zuek behartu nauzue (barreak). Hemen ematen du agertokira igotzeagatik pribilegiatua zarela. Gizarte segurantzan alta hartzeko edo soldata jasotzeko eskubiderik ez dugula dirudi. Ez naiz ari prefabrikatutako talde horiek jasotzen dituzten 10.000 euroko kaxet supergizenduez. Soldata bat, besterik gabe. Zerbitzariek kobratzen duten bezala, jaso bezate zerbait musikariek, teknikariek…

Leer información completa en el sitio web de la fuente