Maialen Beloki, Xabier Gantzarain eta Arantxa Urretabizkaia: Su artifizialez eta humusaz

  • Argazkia: JUAN CARLOS RUIZ / ARGAZKI PRESS

  • Fecha18 de Enero
  • Temática Artes visuales, Artes escénicas, Música, Audiovisual, Literatura, Archivos y bibliotecas, Museos, Patrimonio, Artesanía, Otros

Donostia 2016 kultur hiriburutzaren inaugurazio ekitaldiak egiteko egun gutxi falta direla, proiektuaz beraz, sustatzen duen kultur ereduaz, izan ditzakeen indargune nahiz ahulguneez, eta kulturgintzari ekar diezaiokeenaz gogoeta egiten aritu dira Maialen Beloki, Xabier Gantzarain eta Arantxa Urretabizkaia

Askorako ematen duen gai bat da Donostia 2016 kultur hiriburutza. Hiru lagun mahai baten bueltan bildu, eta, kultura ez ezik, turismoa, hizkuntza gutxituak, txoriak zein ornitologoak, zinema, su artifizialak, Europa eta humusa bezalako hitzak ateratzen dira. Askotariko ikuspuntuetatik heldu ahal zaion proiektua baita, eta askotariko gogoetak sorrarazten dituena. Proiektuaz, orain arteko ibilbideaz, egitarauaz, oinarrian duen kultur ereduaz, ekar dezakeenaz edo behin urtea igarota utziko duenaz gogoeta egiteko, kulturgintzan esparru ezberdinetan jarduten duten hiru lagun elkartu ditu BERRIAk: Maialen Beloki Donostiako Zinemaldiko zuzendaritza batzordeko kidea; Xabier Gantzarain arte aditua eta Kalostrako koordinatzaile izandakoa; eta Arantxa Urretabizkaia idazlea. Nork bere esparrutik eta bizipenetatik heldu dio gaiari.

Donostia hautagai izan aurretik ere, hiruek bazuten kultur hiriburutzaren egitasmoaren berri. 2001ean Porton (Portugal) izan zen Gantzarain, eta hantxe jakin zuen hiria urte hartako Europako kultur hiriburua zela. «Han jendeak esaten zuen, bai aurretik eta bai urte hartan bertan, obra asko zeudela antzematen zela; autobusak berritu zituztela, errepideak, espaloiak...». Zein urtetan izan zen ez du gogoan Belokik, baina bai nola izan zuen egitasmoaren berri, Zinemaldiko Zinema Ikasleen Topaketaren arduradun zela: «Istanbul zen kultur hiriburua, eta Nisi Masa izeneko zinemagile gazteen antolakuntzaren bidez proiektu bat iritsi zitzaigun: hainbat tren Istanbuletik atera, eta bat Donostiara iritsiko zen, bidean film laburrak filmatuko zituzten zinemagile gaztez beteta. Topaketan parte hartzera gonbidatu genituen, eta hurrengo urtean beren film laburrak eskaini». Urretabizkaiak EIE Euskal Idazleen Elkarteko ordezkari gisa parte hartzen zuen Donostiako Udaleko Euskara Batzordearen bilkura batean izan zuen hautagaitzaren asmoaren berri lehen aldiz. «Elkarte batzuen kezka zen ea zenbat emango zen euskaraz, eta nik ikuspuntu kamutsa iruditzen zitzaidala esan nuen, ez zela bakarrik hori, baizik eta zer egin genezakeen guk beste hizkuntza gutxituen alde, norbaitek kontutan izatekotan, guk izan beharko genuela. Orduan ere esan nuen: niretzat ikuspuntua ez da zer ekarriko duen hiriburutzak Donostiara, baizik eta zer izango garen gu gauza eskaintzeko Europari, gainerakoei. Hori da nire kezka».

Leer información completa en el sitio web de la fuente