El fuerte grito del rap vasco

  • Jok, Odeik eta Gorkak osatzen dute 2ZIO taldea (ezkerrean); erdian, La Basu artista bilbotarra; eskuinean, Norte Apache hirukotea. Argazkiak: 2ZIO / Sergio M. Villar / Norte Apache

  • Fecha18 de Enero
  • Temática Música

Hamarkada t’erdi igaro da Selektah Kolektiboa talde aitzindariaren lehenengo diskotik. Ordutik, indar handia hartu dute sentimendu eta aldarrikapenak euskaraz errimatzen dituzten euskal rap taldeek

Ezagutzen al duzu Japoniako karpen kondaira?”. Euskal Herriko rap taldeen egoeraz itaunduta, galdera bat dakar bueltan Rayco Sánchezek, Norte Apache taldeko kideak, erantzunak bilatzen hasi aurretik. “Ba horrelakoxea izango da gure etorkizuna”. Japoniako kontakizun zahar batez ari da, Koi arrainei buruzkoa, hain zuzen ere. Ibaiaren kontrako noranzkoan igerian hasi ziren, baina uraren indarrak karpa gehienak uxatu zituen. Batzuek, ordea, gogor borrokatu zuten ibaian gora egiteko eta helmugara iritsitakoan, sari gisa, dragoi arrain bihurtu ziren.

“Euskaraz rapeatzen dugunok ere ikasi dugu kontrako norantzan igerian, baina errekaren sorburura heltzean dragoi bilakatuko gara”, dio, baikor. Iragarpenak iragarpen, gogotsu dabiltza igerian euskal taldeak azken urte hauetan, hasierak errazak izan ez baziren ere.

Duela hamasei urte kaleratu zuen Selektah Kolektiboa taldeak izen bera daraman diskoa, euren lehenengoa, euskal raparen munduan aitzindari bihurtu zituena. “Fermin Muguruzaren Negu Gorriak-ekoek antzeko zeozer egiten zuten, baina berez euskarazko rapean aritu ziren lehenengoak Selektahkoak izan ziren”, oroitzen du Elena Caballerok, La Basu artistaren atzean dagoen bilbotarrak. “Kontzertu oso bat euskaraz... flipatu egiten genuen”, kontatzen du. Hernaniko jaietan hasi zen talde beteranoak, ordea, desegitea erabaki zuen 2005ean. Etorkizuna zalan-tzaz betea zegoen eta entzuten ziren izenak ez ziren oso ugariak. “MAK zegoen, Kodigo Norte eta beste ba-tzuk, gu tartean, baina euskarazko rap gutxi zegoen”, dio Endika Lahainek, 2000. urtean 121 Krew proiektua hasi zuen gazte barakaldarrak.

Leer información completa en el sitio web de la fuente