Mañana se estrena "Bendita calamidad" última película de Alex Angulo
- Fecha14 de Enero
- Temática Audiovisual
Gaizka Urresti zuzendariaren Bendita calamidad filma atzo aurkeztu zuten Portugaleten, zinegilearen herrian, eta bihar, ostirala, urtarrilak 15, zinema aretoetara helduko da. Joan zen udan zendu zen Alex Angulo aktoreak, hain zuzen, film hura errodatzera zihoala izan zuen auto istripua, eta horregatik, zuzendariak, berari eskaini nahi izan dio filma.
Filmak arazo ekonomikoak tarteko, eta abokatu baten esanari jarraiki, eraikitzaile aberats bat bahitzen aleginduko diren bi anaiaren istorioa kontatuko du. Baina huts egingo dute, eta haren ordez, herriko gotzaina bahituko dute, eta Moncayo mendira egingo dute ihes, Zaragozan.


