Euskaltzaindia y la Academia de la Lengua Frisia impulsarán una red de academias de lenguas minoritarias de Europa
- Fecha18 de Diciembre
- Temática Otros
Gaur, abenduaren 18an, Euskaltzaindiak eta Frisiar Akademiak lankidetza-hitzarmena sinatu dute Bilboko Udaletxean. Europa mailako hizkuntza gutxituen akademien arteko sarea sortzea da hitzarmenaren xedeetako bat.
Frisiar Akademiaren izenean Hanno Brand zuzendariak sinatu du, eta Euskaltzaindiarenean Andres Urrutia euskaltzainburuak. Gainerako euskaltzainak ere izan dira ekitaldian, gaur Bilboko Udaletxean egin baitu Euskaltzaindiak abenduko Osoko bilkura.
Esan bezala, Europara begira daude bi akademiak. Europako hizkuntza aniztasunaren inguruko ezagutza eta errespetua sustatzea helburu, hizkuntza gutxituen akademien arteko elkarlana bultzatu nahi dute. Era berean, Europar Batasuneko erakundeei, sare horretako partaideen ordezkaritza onar dezaten eskatu nahi diete.
Bestalde, euskara eta frisiera hedatu eta indartzeko jarduerak antolatzea izango da bi erakundeon bigarren xede nagusia.

