Nerea Mujika: «Ya estamos mirando al futuro, porque nos preocupa la transmisión»

  • Argazkia: Jose Mari Martinez

  • Fecha9 de Diciembre
  • Temática Artes visuales, Artes escénicas, Música, Audiovisual, Literatura

Gerediagako presidentak dio kulturzalea “badoala barneratzen Azokak eskaintzen dion kultur ibilbidea”

Nerea Mujikak (Durango, 1960) 11 urte daramatza Gerediaga elkartearen lema zaintzen. Beste horrenbeste Azoka bizi izan ditu irakasle eta ikertzaileak, baina aurtengoa berezia izan dela dio, arrazoi anitz tarteko.

Aurtengo edizio hau berezia izan da Gerediagarentzat. Suposa-tzen dut zuretzat ere apartekoa izan dela.
Berezia izan da, beste urte ba-tzuetan baino gehiago disfrutatu dudalako, eta modu desberdinean gozatu dut, gainera. Sortzaileen aurpegiak ikusi ditut aurten, denbora izan dut beraiek agurtzeko. Gero, Karrika antzerki taldeak elkartearentzat beren-beregi egindako antzezpena emozionantea izan zen, Gerediagako bazkideentzat egindako ekitaldi xumea ere inportantea izan da. Berezia izan da hori denagatik, baina urtean zehar lan asko egin dugulako ere bai, eta nik uste aurtengoa ez dela edozein edizio izan, biribila izan dela esango nuke. Eta jende askok esan digu hori, hunkituta.

Neurri handia hartu du azken urteotan Azokak. Kontrolatzeko edo zaintzeko gaitzagoa ere egiten du horrek…
Bai, egia da, baina gure arteko giroa bikaina da, elkarlan honetan dabiltzan beste elkarte batzuekin dugun harremana ere oso ona da. Badaukagu zer hobetu, jakina, eta bihar edo etzi bertan egingo dugu barne-balorazioa; jada bagaude etorkizunera begira, gazteei begira, transmisioak arduratzen gaituelako. Eta pentsatu behar dugu nola inplikatu, nola saldu gure azoka hau gazteei, modu gaurkotu batean, gure proiektu honetan parte har dezaten, eta, agian, gu erretiratzen joan, apurka-apurka. 

Ekitaldi andana antolatu da aurten. Nolako harrera izan dute?
250 ekitaldi izan dira, bai, eta azpimarratu nahi dugu bisitaria egitarau osoari begira etortzen dela gurera. Beraz, esan dezakegu kulturzalea badoala barneratzen Azokak eskaintzen dion kultur ibilbidea.

Aurten tira-birak izan dira aurrekontuarekin. Azkenean, lortu dira beharrezko diru-laguntzak. Datorren aldiari begira, nola dago kontu hori? 
Nik uste erakundeek badakitela hemen lan asko egiten dugula, eta, sarritan, musu-truk. Badakigu Azokarekin bat egiten dutela eta uste dut aurrerantzean ere lagunduko dutela, merezi dugun neurrian. Aurten ondo ibili gara, eta, gutxienez, beste horrenbeste behar dugu 2016rako. Jakina, gehiago baletor, askozaz hobeto. Azoka hau eraikitzea asko kostatzen da, eta hori gogoan eduki behar dugu beti, bai guk bai eurek. 

Leer información completa en el sitio web de la fuente