Lorea Perez de Albeniz: «Quiero contar qué es ese mundo de Itxaso y acercar la gente a él»


  • Fecha22 de Octubre
  • Temática Audiovisual

Esperientzia zabala du Lorea Perez de Albenizek (Elgoibar, Gipuzkoa, 1974) ikus-entzunezko munduan, zuzendari eta gidoilari lanetan aritu da proiektu ugaritan. Itsasoari begira ordea, osotasunean egin duen bere lehen ekoizpena da. Bertan, gaitz neurologiko ezezagun bat duen Itxaso eta bere familiakoen bizipen eta gogoetak biltzen ditu. Bilboko zinema ikusezinaren jaialdian aurkeztu berri du, eta orain Euskal Herritik kanpo zabaldu nahi du Itxasoren istorioa.

Zerk bultzatu zintuen Itxasoren eta Maierren istorioa kontatzera?
Itxasoren egoeraren inguruan nuen ezjakintasunak bultzatu ninduen. Koadrilakoa naiz, baina harreman estuagoa izan nuen arte ez nintzen ohartu zeinen gutxi ezagutzen nuen mundu hori. Itxaso eskolaz aldatu zenean kotxez eramaten nituen biak, eta bidai horietan jabetu nintzen nire ezjakintasunaz. Horregatik erabaki nuen dokumentala egitea. Azken finean ni hurbilekoa izanda gauza asko ezezagunak baditut, imajinatu horrelako egoerarik ezagutzen ez dutenek.

Zer dakar horrelako dokumental bat gertutasunetik lantzeak?
Esperientzia positiboa izan da. Maierrek, Itxasok, familiak eta lagunek dena eman dute dokumentalean, eta horrek asko lagundu du. Gauza asko ikasteko aukera ere eskaini dit. Hala ere, zailtasunak egon dira. Gaia dela eta erabaki batzuk hartzerakoan baldintzatuta zaude, ume hauei asko eragiten dielako ingurukoak, eta kontu handiarekin ibili behar da. Gainera, hurbilekoa izatean grabazioak bukatuta harremanak hor segitzen du, ez duzu atzean uzten.

Leer información completa en el sitio web de la fuente