MEZU ELEKTRONIKO EGOKIAK IDATZI (2025/60/15/24)

On-line

  • Arloa: Prestakuntza - Hizkuntza-prestakuntza
  • Modalitatea: Lineakoa
  • Egutegia:
    • Ikastaroaren egunak: 2025eko martxoaren 3tik 28ra
    • Iraupena: 20 ordu
    • Izena emateko epea: 2025eko urtarrilaren 2tik otsailaren 10era: Administrazio orokorra (*)
      2025eko urtarrilaren 2tik otsailaren 14ra: Beste administrazio batzuk
    • (*)Oniritzi epea: 2025eko otsailaren 11tik 14ra
    • Baja emateko azken eguna: 2025eko martxoaren 2a
  • Hizkuntza: Euskara
  • Irakaslea: IVAP-EKO ADMINISTRAZIO HIZKERAREN ARLOA
  • Ikastarorako sarbidea: https://autoprestakuntza.euskadi.eus/

Helburu orokorrak

Mezu elektroniko egokiak idazten ikastea da ikastaro honen helburua. Hasteko, posta elektronikoaren elementu garrantzitsuenak aztertuko ditugu. Ondoren, mezuen egiturak nolakoa izan behar duen ikasiko dugu, eta, azkenik, nola erredaktatu eta aurkeztu behar ditugun.

Helburu zehatzak

Urteak daramatzagu Administrazio Publikoan posta elektronikoa erabiltzen, baina oraindik ez ditugu ondo ezagutzen tresna horrek komunikazioan izan dezakeen eraginaren hainbat aspektu. Ikastaro honetan ikasiko dugu:

  • Mezu elektronikoen elementuak ezagutzen.
  • Mezuaren atalak bereizten.
  • Mezuei luzera egokia ematen.
  • Ideien hurrenkera egokia aukeratzen.
  • Mezu komunikatibo eta argiak idazten.
  • Jasotzen ditugun mezuak noiz eta nola erantzun.
  • Informazio osagarria nola erantsi.
  • Hartzailea kontuan hartuta idazten.
  • Mezuetan loturak nola erabili.

Konpetentziak

Ikastaroa egin ondoren, ikaslea gai izango da posta elektronikoa egoki erabiltzeko eta mezu argi eta komunikatiboak sortzeko.

1. GAIA: MEZUA ANTOLATU

Mezu muinaren idazketa. Aurkezpena eta eskerrak adieraztea.

Testuaren idazketa estiloa: paragrafoak, esaldiak, lexikoa etab.

2. GAIA: LOTURAK

Loturetarako estilo-aholkuak.

3. GAIA: MEZUAREN DISEINUA

Komeni da testuaren diseinuari ondo erreparatzea, eta, lan horretan laguntzeko, aholku batzuk emango ditugu.

4. GAIA: MEZUAREN BERRIKUSKETA ETA ZUZENKETA

Egindakoa berrikusi eta zuzendu behar da Bidali botoiari sakatu baino lehen. Hizkuntzaren arauak testu orotan dira galdagarriak, batez ere laneko mezuetan, non jarrera arauemaileek agintzen duten, are gehiago administrazioaz ari bagara.

5. GAIA: LOTURAK

Loturetarako estilo-aholkuak.


6. GAIA: MEZUAREN DISEINUA

Komeni da testuaren diseinuari ondo erreparatzea eta, eginkizun horretan laguntzeko, aholku batzuk emango ditugu.

Metodologia

Ikastaroa hilabetez egongo da ikusgai, eta faseka aktibatuko dugu. Hasierako hiru fasetan zazpi gai aurkeztuko ditugu, eta bertan teoria eta ariketak izango dituzue.

Azken fasean, azterketa eta ikastaroaren balorazioa aktibatuko ditugu.

Idazkera estiloari buruzko material osagarria ere gehitu dugu ikastaroan. Atal hori euskaraz idaztearen gaineko estilo kontuak sakonago aztertu nahi dituenari begira gehitu dugu.

Berriak eta zalantzak izeneko foroak bi erabilera izango ditu:

1. Ikasleen zalantzak argitzea. Ikasleren batek zerbait ulertzen ez duenean, edo zalantzaren bat daukanean bertan jarriko du, eta tutoreak zein ikaskideek lagundu ahal izango diote.

2. Tutoreak abisuak jartzea. Ikastaroak dirauen artean, tutoreak eman beharreko ohar eta abisuak jartzeko erabiliko du.

Ebaluazioa

Ikastaroaren ebaluaziorako ariketak eta azterketa izango dira kontuan.

Foroan partehartzea ere baloratuko da.

Aprobetxamendua

Gai guztietan proposatzen diren ariketak egin eta %60 gainditu, eta azterketa gainditzea.

Ikastaroaren balorazioa

Ikasleek asebetetze inkesta beteko dute.

Irakasleek balorazio inkesta osatuko dute.

Baldintzak

Beharrezkoa da posta elektroniko kontu korporatibo bat izatea ikastaroa egingo duen pertsona identifikatzeko.

Datuak Babesteko Erregelamendu Orokorraren (DBEO) 5. 1 d) artikuluan xedatutakoaren arabera, datu pertsonalak zehatzak izango dira, eta, behar izanez gero, eguneratuak. Hori guztia zehaztasun-printzipioa betetzeko.

Harremanetarako

ikasivap@ivap.eus

Ziurtagiri digitala

Ikastaroaren aprobetxamendu-ziurtagiria eskuragarri izango duzu posta elektronikoaren jakinarazpena jasotakoan, IVAPekiko izapideak/ Ziurtatzeak atalean sartuta.

Organizado por:
IVAP
Tipo de evento:
Cursos
Evento online
Fecha inicio - Fecha fin:
-
Descarga el evento para importarlo en tu calendario (.ics)
Precio:
143,85€

Agindua, 2022ko ekainaren 20koa, Gobernantza Publiko eta Autogobernuko sailburuarena, Herri Arduralaritzaren Euskal Erakundeak ematen dituen jarduera eta zerbitzuen prezio publikoen diru-zenbatekoa ezartzen duena (uztailaren 8ko EHAA, 132. zk.).

Agindua, 2022ko ekainaren 20koa, Gobernantza Publiko eta Autogobernuko sailburuarena, Herri Arduralaritzaren Euskal Erakundeak ematen dituen jarduera eta zerbitzuen prezio publikoen diru-zenbatekoa ezartzen duena (uztailaren 8ko EHAA, 132. zk.).

Instrucciones:

Eusko Jaurlaritzako Sail edo haren Erakunde Autonomoetako langilea bazara:

IVAPeko web orriko "IVAPekiko izapideak" izeneko atalera jo eta berariazko ikastaroetan izena emateko plataforma irekiko zaizu. Edo hona hemen esteka zuzena: https://www.ivap.euskadi.eus/webivap00-a5app2/eu/aa06aIvapInternetWar?locale=eu XLNET-en bidez edo BAKQ erabilita identifikatu eta gero, aurrematrikula bideratzeko aukera izango duzu.

Toki eta Foru administrazioetako langilea bazara:

Zure erakundean ikastaroak kudeatzen dituen solaskidearekin harremanetan jarri zure eskaria bideratzeko. Berak Solaskidegune plataformaren bitartez zure eskaera helaraziko digu.