ITZULTZAILE NEURONALA TESTUGINTZAN: KONTUAN IZAN BEHARREKOAK - IKASTARO HAU BERTAN BEHERA GERATU DA (2025/60/15/11)
Presentziala
Descripción del evento
IKASTARO HAU BERTAN BEHERA GERATU DA.
- Arloa: Prestakuntza - Hizkuntza-prestakuntza
- Modalitatea: Aurrez aurrekoa
- Egutegia:
- Ikastaroaren egunak: martxoaren 7a
- Ordutegia: 09:00 - 13:00
- Iraupena: 4 ordu
- Izena emateko epea: 2025eko urtarrilaren 2tik otsailaren 19ra: Administrazio Orokorra (*)
2025eko urtarrilaren 2tik otsailaren 25era: beste administrazio batzuk - (*)Oniritzi epea: 2025eko otsailaren 20tik 25era
- Baja emateko azken eguna: 2025eko martxoaren 6a
- Hizkuntza: euskara
Helburu orokorrak
Administrazioan kalitatezko komunikazioa sustatzea.
Helburu zehatzak
Itzultzaile neuronalaren funtzionamendua ezagutzea.
Itzulpengintza automatikoaren oztopoak ekiditea.
Itzultzaile neuronalaren bidez sortutako testuak hobetzeko teknikak ezagutzea.
Ikasleak Itzultzaile neuronala eraginkortasunez erabiltzea testuak euskaratzean.
Konpetentziak
Ikaslea gai izango da itzultzaile automatikoen funtzionamendua ulertzeko eta horiek dituzten joerak eta ahulguneak antzemateko.
Ikasleak eskuratuko ditu itzulpengintza arloari dagozkion hainbat estilo-gomendio, eta itzultzaile automatikoen bidezko testugintzari aplikatuko dizkio.
Ikasleak jakingo du itzultzaile neuronalak eguneroko lanean eraginkortasunez erabiltzen.
1. Aurkezpena: Google Translate txalentxa
2. Euskarazko on-line itzultzaileen kronologia laburra: adibide praktikoak
3. Teknologiaren oinarria
- Sare neuronalen aurrekariak
- Funtzionamenduaren azalpena: itzulpen memoriak
4. Praktika, norberak ekarritako testuetatik abiatuta
5. Itzultzaile neuronala erabiltzeko gomendioa
- Euskaran gaitua izatea
- Itzultzaile neuronalaren anbiguotasunak
Lexikoa
Aposizio luzeak
Erlatibozko luze eta nahasiak
Sorburu-hizkuntzan oker idazteak dakarrena
Bildumatxoa: esanahi bikoitzak
- Gomendio estilistiko zenbait
Esaldiak moztu
Informazio garrantzitsuena, hasieran
Hitz iragarleak
Aditza aurreratu
Estilo nominala saihestu
Utzi agerian egilea
Erdal gerundioa euskaraz
Alferreko erlatiboak
Menderatu faltsuak saihestu
6. Aspektuaren erabilera okerrak
Metodologia
Teoria eta praktika uztartuko dira; alde praktikoak lehentasuna izango du. Taldeak sortuko dira euskara maila kontuan hartuta, eta azalpenak eta ariketak horietara moldatuko dira.
Ebaluazioa
Ebaluazioaren helburua: ikastaroaren helburu orokorrak eta zehatzak bete edo lortu direla bermatzea.
Ebaluazioak jaso beharko du: saioetan eskatu diren ariketak egitea.
Aprobetxamendua
% 80ko bertaratzea eta saioetan proposatzen diren ariketak egitea.
Ikastaroaren balorazioa
Ikasleek astebetetze inkesta beteko dute.
Irakasleek balorazio inkesta osatuko dute.
Baldintzak
Beharrezkoa da posta elektronikoko kontu korporatibo bat izatea ikastaroa egingo duen pertsona identifikatzeko.
Datuak Babesteko Erregelamendu Orokorraren (DBEO) 5.1 d) artikuluan xedatutakoaren arabera, datu pertsonalak zehatzak izango dira, eta, behar izanez gero, eguneratuak. Hori guztia zehaztasun printzipioa betetzeko.
Harremanetarako
Ziurtagiri digitala
Ikastaroaren aprobetxamendu-ziurtagiria eskuragarri izango duzu posta elektronikoan jakinarazpena jasotakoan, IVAPekiko izapideak / Ziurtatzeak atalean sartuta.
Información detallada
- Organizado por:
- IVAP
- Tipo de evento:
- Cursos
- Fecha inicio - Fecha fin:
- -
- Horario:
- Gela:
- INFORMATIKA GELA
- Más detalles del lugar:
- VITORIA-GASTEIZ
Inscripción
- Precio:
- 40,95€
Agindua, 2022ko ekainaren 20koa, Gobernantza Publiko eta Autogobernuko sailburuarena, Herri Arduralaritzaren Euskal Erakundeak ematen dituen jarduera eta zerbitzuen prezio publikoen diruzenbatekoa ezartzen duena (uztailaren 8ko EHAA, 132. zk.).
- Instrucciones:
Eusko Jaurlaritzako Sail edo haren Erakunde Autonomoetako langilea bazara:
IVAPeko web orriko "IVAPekiko izapideak" izeneko atalera jo eta berariazko ikastaroetan izena emateko plataforma irekiko zaizu. Edo hona hemen esteka zuzena: https://www.ivap.euskadi.eus/webivap00-a5app2/eu/aa06aIvapInternetWar?locale=eu XLNET-en bidez edo BAKQ erabilita identifikatu eta gero, aurrematrikula bideratzeko aukera izango duzu.
Toki eta Foru administrazioetako langilea bazara:
Zure erakundean ikastaroak kudeatzen dituen solaskidearekin harremanetan jarri zure eskaria bideratzeko. Berak Solaskidegune plataformaren bitartez zure eskaera helaraziko digu.