GUTUNA ETA OFIZIOA (2025/60/15/49)

On-line

  • Arloa: Prestakuntza - Hizkuntza-prestakuntza
  • Modalitatea: Lineakoa
  • Egutegia:
    • Ikastaroaren egunak: 2025eko ekainaren 2tik 27ra
    • Iraupena: 15 ordu
    • Izena emateko epea: 2025eko urtarrilaren 2tik maiatzaren 12ra: Administrazio Orokorra (*)
      2025eko urtarrilaren 2tik maiatzaren 16ra: beste administrazio batzuk
    • (*)Oniritzi epea: 2025eko maiatzaren 13tik 16ra
    • Baja emateko azken eguna: 2025eko ekainaren 1a
  • Hizkuntza: euskara
  • Irakasleak: INSTITUTO LABAYRU IKASTEGIA
  • Ikastarorako sarbidea: https://autoprestakuntza.euskadi.eus/

Helburu orokorrak

Administrazio-hizkeraren oinarrizko kontzeptuak, eta gutuna eta ofizioa euskaraz idazteko oinarrizko irizpideak ezagutzea.

Konpetentziak

Ikasleak prestakuntza-ekintza amaitzean egoki erabiliko ditu:

Administrazio-hizkeraren oinarrizko irizpideak.

Gutuna idazteko oinarrizko irizpideak.

Ofizioa idazteko oinarrizko irizpideak.

1. Atariko unitatea

Administrazio-hizkeraren kalitatea: hizkera zuzena, argia eta egokia.

Idazterakoan kontuan izan beharrekoak: idazketa-prozesua, gramatika, estiloa, diseinua eta zuzenketa.

2. Idazketa-prozesua urratsez urrats

Idazten hasi aurreko lana atondu.

Ideiak sortu.

Testua antolatu.

Testua idazteko kontuan hartu behar ditugunak.

3. Gutuna

3.1 Gramatika

  • Letra larria eta xehea.
  • Data.
  • Puntuazioa.
  • Siglak.
  • Eta juntagailua eta deklinabidea.
  • Hau, hori, hura.
  • Aditzaren komunztadura.

3.2 Estiloa

  • Gutunetan sarri egiten diren zenbait estilo-akats.
  • Hartzailea kontuan hartu.
  • Egilea agerian utzi.
  • Aditza aurreratu.
  • Esaldi laburrak erabili.
  • Aditza hobe izena baino.
  • Erdal gerundioak.

3.3 Diseinua

  • Gutunen diseinua.
  • Hartzailearen datuak.
  • Data.
  • Hasiera eta bukaerako agurrak.
  • Izenpea.
  • Izenburuak.
  • Paragrafoak.
  • Lerrokatzeak.
  • Zerrendak.

3.4 Zuzenketa

  • Gutuna atalez atal eta osotasunean zuzendu:
  • Gramatika aldetik.
  • Estilo kontuak.
  • Diseinua.

4. Ofizioa

  • Hartzailearen datuak.
  • Izenburua.
  • Hasierako eta bukaerako agurrak.
  • Informazioa aurreratu.
  • Data eta izenpea.

Metodologia

Ikastaroak teoria eta praktika uztartzen ditu. Ikastaroak 4 atal nagusi ditu eta, bertan, hainbat unitate didaktiko.

Unitate bakoitzean leiho tutorial baten bidez teoria landu eta programak berak edo norberak zuzentzeko ariketa batzuk proposatuko dira; gainera, plataformak aukera ematen du jarraibideak ikusteko, entzuteko edota irakurtzeko. Horrez gain, unitate gehienek irakasleari bidali beharreko jarduera bana izango dute.

Ebaluazioa

Ebaluazioaren helburua: Ikastaroaren helburu orokor eta zehatzak bete edo lortu direla bermatzea.

Ikastaroak 6 jarduera ditu eta horietan oinarrituko da ebaluazioa. Ikasleak ikastaroko jarduerak egin eta bidaliko dizkio irakasleari, horrek ikasleari zuzendu eta lanaren feedbacka eman diezaion. Era berean, irakasleak gomendatuko du edukiak noizko ikasi eta jarduerak noizko egin behar diren.

Baldintzak

Beharrezkoa da posta elektroniko kontu korporatibo bat izatea ikastaroa egingo duen pertsona identifikatzeko.

Datuak Babesteko Erregelamendu Orokorraren (DBEO) 5. 1 d) artikuluan xedatutakoaren arabera, datu pertsonalak zehatzak izango dira, eta, behar izanez gero, eguneratuak. Hori guztia zehaztasun-printzipioa betetzeko.

Harremanetarako

ikasivap@ivap.eus

Ziurtagiri digitala

Ikastaroaren aprobetxamendu-ziurtagiria eskuragarri izango duzu posta elektronikoaren jakinarazpena jasotakoan, IVAPekiko izapideak/ Ziurtatzeak atalean sartuta

Organizado por:
IVAP
Tipo de evento:
Cursos
Evento online
Fecha inicio - Fecha fin:
-
Descarga el evento para importarlo en tu calendario (.ics)
Precio:
112,35€

Agindua, 2022ko ekainaren 20koa, Gobernantza Publiko eta Autogobernuko sailburuarena, Herri Arduralaritzaren Euskal Erakundeak ematen dituen jarduera eta zerbitzuen prezio publikoen diru-zenbatekoa ezartzen duena (uztailaren 8ko EHAA, 132. zk.).

Agindua, 2022ko ekainaren 20koa, Gobernantza Publiko eta Autogobernuko sailburuarena, Herri Arduralaritzaren Euskal Erakundeak ematen dituen jarduera eta zerbitzuen prezio publikoen diru-zenbatekoa ezartzen duena (uztailaren 8ko EHAA, 132. zk.).

Instrucciones:

Eusko Jaurlaritzako Sail edo haren Erakunde Autonomoetako langilea bazara:

IVAPeko web orriko "IVAPekiko izapideak" izeneko atalera jo eta berariazko ikastaroetan izena emateko plataforma irekiko zaizu. Edo hona hemen esteka zuzena: https://www.ivap.euskadi.eus/webivap00-a5app2/eu/aa06aIvapInternetWar?locale=eu XLNET-en bidez edo BAKQ erabilita identifikatu eta gero, aurrematrikula bideratzeko aukera izango duzu.

Toki eta Foru administrazioetako langilea bazara:

Zure erakundean ikastaroak kudeatzen dituen solaskidearekin harremanetan jarri zure eskaria bideratzeko. Berak Solaskidegune plataformaren bitartez zure eskaera helaraziko digu.