EUSKARAREN NORMALIZAZIO JURIDIKOA: TRESNA BERRIAK (2025/60/15/45)

Presentziala

  • Arloa: Prestakuntza - Hizkuntza-prestakuntza
  • Modalitatea: Aurrez aurrekoa
  • Egutegia:
    • Ikastaroaren egunak: ekainaren 5a, 12a
    • Ordutegia: 09:00 - 14:00
    • Iraupena: 10 ordu
    • Izena emateko epea: 2025eko urtarrilaren 2tik maiatzaren 20ra: Administrazio Orokorra (*)
      2025eko urtarrilaren 2tik maiatzaren 26ra: beste administrazio batzuk
    • (*)Oniritzi epea: 2025eko maiatzaren 21etik 26ra
    • Baja emateko azken eguna: 2025eko ekainaren 4a
  • Hizkuntza: euskara
  • Irakasleak: ZELAI NIKOLAS EZKURDIA, IÑIGO URRUTIA LIBARONA

Helburu orokorrak

Euskararen marko juridikoa argitu.
Euskara normalizatze aldera interbentzio publikoaren tresnak eta mugak argitu.
Marko juridiko berriaz jabetu eta sortu berri diren aukerak baliatzeko gai izatea.


Helburu zehatzak

Araubide berria: Euskararen Legetik Udal araubide berrira. Zertan da jauzia?
Udalek hizkuntza arloan planifikatu behar dituzten gaiak zein dira.
Hizkuntzaren erabilera irizpide eta arauak zeintzuk dira.
Hizkuntza Eskakizunen sistema. Ohiko sistema aldatzeko norabidea. Zein berrikuntza izan dira udal esparruan? HE eta erabilera arauak.
Lan hizkuntzari buruzko marko juridikoa nola kudeatu.
Jabari publikoaren erabilera titulu juridiko gisa hizkuntza betebeharrak ezartzeko.
Kontratazioan eta diru-laguntzetan jaso daitezkeen hizkuntza klausulak.
Hizkuntza inpaktuaren ebaluazioa egiteko metodologia.
Kontzeptuak eta prozedurak argitu.
Funtzio Publikoaren araubidean Hizkuntza-eskakizunen norabide berria.
Xedapen orokorrak idazteko prozedura elebidunaren marko juridikoa. Berrikuntzak eta aukerak.
Kezkak / zalantzak argitu.


Konpetentziak

Ikastaroa amaitzen denean, ikaslea gai izango da euskararen normalizaziorako sortu berri diren tresnak
zeintzuk diren ezagutu eta horiek baliatzeko aukera izango du.

I. Euskal administrazioetan euskararen erabilera normalizatzeko indarrean dagoen araudia eta egitasmoak.
II. Toki erakundeen hizkuntza araubidea.
III. Kontratazio hizkuntza klausulak.
IV. Kontsumitzaileen eta erabiltzeen hizkuntza araubidea.
V. Xedapen Orokorrak egiteko prozedura elebidunak.

Metodologia

Legediaren aztertzea.
Jurisprudentziaren aztertzea.
Ikasleen zalantzak aurretik jasotzea eta galdetegia erantzutea.
Ahozko azalpenak eta taldean gogoeta eta eztabaida sustatzea.

Ebaluazioa

Ebaluazioaren helburua: ikastaroaren helburu orokorrak eta zehatzak bete edo lortu direla bermatzea.
Ebaluazioak jaso beharko du: saioetan eskatuko diren ariketak egitea baloratuko da.


Aprobetxamendua

% 80ko bertaratzea eta eskoletan proposatzen diren ariketak egin izana.


Ikastaroaren balorazioa

Ikasleek astebetetze inkesta beteko dute.
Irakasleek balorazio inkesta osatuko dute.

Baldintzak

Beharrezkoa da posta elektroniko kontu korporatibo bat izatea ikastaroa egingo duen pertsona identifikatzeko.

Datuak Babesteko Erregelamendu Orokorraren (DBEO) 5. 1 d) artikuluan xedatutakoaren arabera, datu pertsonalak zehatzak izango dira, eta, behar izanez gero, eguneratuak. Hori guztia zehaztasun-printzipioa betetzeko.

Harremanetarako

ikasivap@ivap.eus

Ziurtagiri digitala

Ikastaroaren aprobetxamendu-ziurtagiria eskuragarri izango duzu posta elektronikoaren jakinarazpena jasotakoan, IVAPekiko izapideak/ Ziurtatzeak atalean sartuta.

Organizado por:
IVAP
Tipo de evento:
Cursos
Fecha inicio - Fecha fin:
-
Horario:
Gela:
10
DONOSTIA-SAN SEBASTIÁN | DONOSTIA, 1
VITORIA-GASTEIZARABA/ÁLAVA (Espa�a)
Más detalles del lugar:
DONOSTIA-SAN SEBASTIÁN 1 - VITORIA-GASTEIZ, PK: 01010
Descarga el evento para importarlo en tu calendario (.ics)
Precio:
119,70€

Agindua, 2022ko ekainaren 20koa, Gobernantza Publiko eta Autogobernuko sailburuarena, Herri Arduralaritzaren Euskal Erakundeak ematen dituen jarduera eta zerbitzuen prezio publikoen diru-zenbatekoa ezartzen duena (uztailaren 8ko EHAA, 132. zk.).

Agindua, 2022ko ekainaren 20koa, Gobernantza Publiko eta Autogobernuko sailburuarena, Herri Arduralaritzaren Euskal Erakundeak ematen dituen jarduera eta zerbitzuen prezio publikoen diru-zenbatekoa ezartzen duena (uztailaren 8ko EHAA, 132. zk.).

Instrucciones:

Eusko Jaurlaritzako Sail edo haren Erakunde Autonomoetako langilea bazara:

IVAPeko web orriko "IVAPekiko izapideak" izeneko atalera jo eta berariazko ikastaroetan izena emateko plataforma irekiko zaizu. Edo hona hemen esteka zuzena: https://www.ivap.euskadi.eus/webivap00-a5app2/eu/aa06aIvapInternetWar?locale=eu XLNET-en bidez edo BAKQ erabilita identifikatu eta gero, aurrematrikula bideratzeko aukera izango duzu.

Toki eta Foru administrazioetako langilea bazara:

Zure erakundean ikastaroak kudeatzen dituen solaskidearekin harremanetan jarri zure eskaria bideratzeko. Berak Solaskidegune plataformaren bitartez zure eskaera helaraziko digu.