ERABILTZAILE GAITUTIK ADITURAKO BIDEAN: C2 ATARIKOA (2025/60/15/69)
Jardun bikoa
-
Evento online
Descripción del evento
- Arloa: Prestakuntza - Hizkuntza-gaitasunak eta Hizkuntzak
- Modalitatea: Lineakoa
- Egutegia:
- Ikastaroaren egunak: 2025eko urriaren 6tik azaroaren 28ra
- Iraupena: 40 ordu
- Izena emateko epea: 2025eko urtarrilaren 2tik irailaren 15era: Administrazio orokorra (*)
2025eko urtarrilaren 2tik irailaren 19ra: Beste administrazio batzuk - (*)Oniritzi epea: 2025eko irailaren 16tik 19ra
- Baja emateko azken eguna: 2025eko urriaren 5a
- Hizkuntza: Euskara
Helburu orokorrak
Idatzizko testua planifikatzen eta argi (ordenatuta eta josita) eta jator adierazten trebatzea.
Helburu zehatzak
Idazmenean hobetzeko, honakoa landuko dute ikasleek: testuen egitura eta antolamendua, kohesioa (hitzen ordena eta testu-antolatzaileak), erdarakadak eta estiloa.
Konpetentziak
Ikaslea, prestakuntza-ekintza amaitzean, honetan trebatuko da:
-Testuaren gidoia prestatzen.
-Esaldia adierazi nahi denaren arabera ordenatzen.
-Testu-antolatzaile egokiena aukeratzen.
-Erdarakadak eta kalkoak identifikatu eta ordezko egokia bilatzen.
Irakasle batek gidatuko du ikasle-taldea eta bakoitzaren urratsak jarraituko ditu.
Testuaren ikuspegi orokorra: planifikazioa
-Oinarrizko jarraibideak eta aholkuak
-Eredua: eskema eta handik eraikitako testua
Hitzen ordena
Oinarrizko elementuak:
-Mintzagaia
-Iruzkina
-Galdegaia
Atzerakarga:
-Hitz iragarleak
-Aditza aurreratzea
Testu-antolatzaileak
-Sailkapena
-Erabilera estrategikoa
-Testu-antolatzaile iruzkingileak
-Ere lokailua
Erdarakadak eta kalkoak
-Erdal gerundioa euskaraz
-Okerreko menderatua
-Alferreko erlatiboa
-Ahalera eta kalkoak
Metodologia
Ikastaroak teoria eta praktika uztartzen ditu. Lau ataletan dago banatuta: helburua lortzeko ikasketa prozesuaren arabera egituratuta eta antolatuta. Atal bakoitzak azalpenak edo jarraibideak ditu, eta horieklantzeko ariketak eta jarduerak. Zortzi jardueratik bost (ikasketa prozesuari begira egokienak) taldean ere aztertu eta komentatuko dituzte, Streaming saioetan.
Ebaluazioa
Ebaluazioaren helburua: ikastaroaren helburu orokor eta zehatzak bete direla bermatzea.
Ikastaroak 8 jarduera ditu, eta jarduerotan oinarrituko da ebaluazioa. Ikasleak ikastaroko jarduerak egin eta horietako batzuk irakasleari bidaliko dizkio, hark zuzendu eta feedbacka eman diezaion. Gainera, ariketa batzuk taldean aztertu eta komentatuko dituzte, Streaming bidez. Era berean, irakasleak zehaztuko du edukiak noizko ikasi eta jarduerak noizko egin.
Aprobetxamendua
Aprobetxamenduko ziurtagiria lortzeko bete beharreko baldintzak:
-Irakasleari ikastaroko jarduera guztiak bidaltzea.
-Ikastaroko 8 jardueretatik 7k, gutxienez, gai kalifikazioa jasotzea.
Ikastaroaren balorazioa
Ikasleek asebetetze inkesta beteko dute.
Irakasleek balorazio inkesta osatuko dute.
Baldintzak
Beharrezkoa da posta elektroniko kontu korporatibo bat izatea ikastaroa egingo duen pertsona identifikatzeko.
Datuak Babesteko Erregelamendu Orokorraren (DBEO) 5. 1 d) artikuluan xedatutakoaren arabera, datu pertsonalak zehatzak izango dira, eta, behar izanez gero, eguneratuak. Hori guztia zehaztasun-printzipioa betetzeko.
Harremanetarako
Ziurtagiri digitala
Ikastaroaren aprobetxamendu-ziurtagiria eskuragarri izango duzu posta elektronikoaren jakinarazpena jasotakoan, IVAPekiko izapideak/ Ziurtatzeak atalean sartuta
Información detallada
- Organizado por:
- IVAP
- Tipo de evento:
- Cursos
- Evento online
- Fecha inicio - Fecha fin:
- -
Inscripción
- Precio:
248,85€
Agindua, 2022ko ekainaren 20koa, Gobernantza Publiko eta Autogobernuko sailburuarena, Herri Arduralaritzaren Euskal Erakundeak ematen dituen jarduera eta zerbitzuen prezio publikoen diruzenbatekoa ezartzen duena (uztailaren 8ko EHAA, 132. zk.).