BILERA-DEIA, ESKABIDEA ETA ZIURTAGIRIA (2025/60/15/89)
On-line
-
Evento online
Descripción del evento
- Arloa: Prestakuntza - Hizkuntza-prestakuntza
- Modalitatea: Lineakoa
- Egutegia:
- Ikastaroaren egunak: 2025eko azaroaren 3tik 28ra
- Iraupena: 20 ordu
- Izena emateko epea: 2025eko urtarrilaren 2tik urriaren 13ra: Administrazio Orokorra (*)
2025eko urtarrilaren 2tik urriaren 17ra: beste administrazio batzuk - (*)Oniritzi epea: 2025eko urriaren 14tik 17ra
- Baja emateko azken eguna: 2025eko azaroaren 2a
- Hizkuntza: euskara
- Ikastarorako sarbidea: https://autoprestakuntza.euskadi.eus
Helburu orokorrak
Bilera-deiak, eskabideak eta ziurtagiriak euskaraz idazteko oinarrizko irizpideak ikastea.
Konpetentziak
Ikasleak prestakuntza ekintza amaitzean egoki erabiliko ditu:
-Bilera-deia idazteko oinarrizko irizpideak.
-Eskabidea idazteko oinarrizko irizpideak.
-Ziurtagiria idazteko oinarrizko irizpideak.
-Testu elebidunak idazteko oinarrizko irizpideak.
1. Atarikoa
Ongietorria eta nabigazioa.
Ikastaroaren helburua.
Ikastaroaren atalak.
2. Bilera-deia
Diseinua:
-Egitura.
-Hartzailearen datuak.
-Izenburuak eta azpi-izenburuak.
-Hasierako eta bukaerako agurrak.
-Oharrak.
-Bilerari buruzko datuak.
-Partaideak.
-Aztergaiak.
-Izenpea.
-Toki-egunak.
Gramatika:
-Letra larria eta letra xehea.
-Nagusia, nagusiena.
-Beste bat, bestea, berria.
-Komunztadura.
-Erdia.
-Guztia.
Estiloa:
-Erdal formulak euskaraz.
-Kalkoak saihestu.
-Erdal gerundioaren erabilera okerra.
-Egilea agerian utzi.
3. Ziurtagiria
Egitura eta osagaiak:
-Izenburua eta azpi-izenburuak.
-Interesdunen datuak.
-Egiaztapena.
-Informazio osagarria.
-Amaierako esaldia.
-Egiaztatzailearen datuak.
-Toki-egunak.
Parentesiak.
Letra etzana.
Denbora-tarteak
Informazio osagarria.
Amaierako esaldia.
Erdal formulak euskaraz.
4. Eskabidea
Egitura eta osagaiak:
-Izenburua eta azpi-izenburuak.
-Eskatzailearen datuak.
-Azalpena.
-Eskaera.
-Aurkeztutako agiriak.
-Azken esaldia.
-Izenpea.
-Toki-egunak.
Alferrikako erlatiboak.
Estilo nominala.
Hitzen egokitasuna.
Hitz elkartuak. --go atzizkia eta izen multzokariak.
5. Testu elebidunak
Nola diseinatu testu elebidunak.
Nola nabarmendu hizkuntza bat.
Metodologia
Autoprestakuntzako lineako ikastaroa da, teoria eta praktika uztartzen dituena. Ikastaroak 5 atal nagusi ditu eta, bertan, hainbat unitate didaktiko. Unitate bakoitzean leiho tutorial baten bidez teoria landu eta programak berak edo norberak zuzentzeko ariketa batzuk proposatuko dira; gainera, plataformak aukera ematen du
jarraibideak ikusteko, entzuteko edota irakurtzeko. Horrez gain, unitate gehienek irakasleari bidali beharreko jarduera bana izango dute.
Irakasle batek gidatuko du ikasle-taldea, eta bakoitzaren urratsak jarraituko ditu.
Ebaluazioa
Ebaluazioaren helburua: Ikastaroaren helburu orokor eta zehatzak bete edo lortu direla bermatzea.
Ikastaroak 6 jarduera ditu eta horietan oinarrituko da ebaluazioa. Ikasleak ikastaroko jarduerak egin eta bidaliko dizkio irakasleari, honek ikasleari zuzendu eta lanaren feedbacka eman diezaion. Era berean, irakasleak gomendatuko du edukiak noizko ikasi eta jarduerak noizko egin behar diren.
Aprobetxamendua
Irakasleari ikastaroko jardura guztiak bidaltzea.
Ikastaroko 6 jardueretatik 5ek, gutxienez, gai kalifikazioa jasotzea.
Ikastaroaren balorazioa
Ikasleek astebetetze inkesta beteko dute.
Irakasleek balorazio inkesta osatuko dute.
Baldintzak
Beharrezkoa da posta elektronikoko kontu korporatibo bat izatea ikastaroa egingo duen pertsona identifikatzeko.
Datuak Babesteko Erregelamendu Orokorraren (DBEO) 5.1 d) artikuluan xedatutakoaren arabera, datu pertsonalak zehatzak izango dira, eta, behar izanez gero, eguneratuak. Hori guztia zehaztasun-printzipioa betetzeko.
Harremanetarako
Ziurtagiri digitala
Ikastaroaren aprobetxamendu-ziurtagiria eskuragarri izango duzu posta elektronikoan jakinarazpena jasotakoan, IVAPekiko izapideak / Ziurtatzeak atalean sartuta.
Información detallada
- Organizado por:
- IVAP
- Tipo de evento:
- Cursos
- Evento online
- Fecha inicio - Fecha fin:
- -
Inscripción
- Precio:
- 143,85€
Agindua, 2022ko ekainaren 20koa, Gobernantza Publiko eta Autogobernuko sailburuarena, Herri Arduralaritzaren Euskal Erakundeak ematen dituen jarduera eta zerbitzuen prezio publikoen diru-zenbatekoa ezartzen duena (uztailaren 8ko EHAA, 132. zk.).
Agindua, 2022ko ekainaren 20koa, Gobernantza Publiko eta Autogobernuko sailburuarena, Herri Arduralaritzaren Euskal Erakundeak ematen dituen jarduera eta zerbitzuen prezio publikoen diru-zenbatekoa ezartzen duena (uztailaren 8ko EHAA, 132. zk.).
- Instrucciones:
Eusko Jaurlaritzako Sail edo haren Erakunde Autonomoetako langilea bazara:
IVAPeko web orriko "IVAPekiko izapideak" izeneko atalera jo eta berariazko ikastaroetan izena emateko plataforma irekiko zaizu. Edo hona hemen esteka zuzena: https://www.ivap.euskadi.eus/webivap00-a5app2/eu/aa06aIvapInternetWar?locale=eu XLNET-en bidez edo BAKQ erabilita identifikatu eta gero, aurrematrikula bideratzeko aukera izango duzu.
Toki eta Foru administrazioetako langilea bazara:
Zure erakundean ikastaroak kudeatzen dituen solaskidearekin harremanetan jarri zure eskaria bideratzeko. Berak Solaskidegune plataformaren bitartez zure eskaera helaraziko digu.