3. HE: BIRZIKLATZEA PLUS (+) (2025/60/15/82)
Presentziala
Descripción del evento
- Arloa: Prestakuntza - Hizkuntza-prestakuntza
- Modalitatea: Aurrez aurrekoa
- Egutegia:
- Ikastaroaren egunak: azaroaren 4a, 6a, 11, 13a, 18a, 20a, 25a, 27a eta abenduaren 2a, 4a
- Ordutegia: 09:00 - 11:00
- Iraupena: 20 ordu
- Izena emateko epea: 2025eko urtarrilaren 2tik urriaren 16ra: Administrazio Orokorra (*)
2025eko urtarrilaren 2tik urriaren 22ra: beste administrazio batzuk - (*)Oniritzi epea: 2025eko urriaren 17tik 22ra
- Baja emateko azken eguna: 2025eko azaroaren 3a
- Hizkuntza: euskara
- Baldintzak: derrigorrezkoa da C1 maila egiaztatuta izatea eta 3. HE: birziklatze ikastaroa eginda.
- Irakasleak: INSTITUTO LABAYRU IKASTEGIA
Helburu orokorrak
Langileek hizkuntza gehiago eta segurtasunez erabil dezaten, euskararen gaineko ezagutza eta esperientzia indartzea.
Helburu zehatzak
Laguntza eskaintzea eguneroko jardueran hizkuntza zuzen eta egoki erabiltzeko.
Langileei euskara eguneroko lanean gehiago eta hobeto erabil dezaten baliabideak ematea.
Joskeran trebatzea, hitz-ordenan eta testu-antolatzaileetan, batez ere.
Erdarakada eta estilo kontuez jabetu eta euskara jatorrean adierazteko aukerak eskaintzea.
Laneko lexikoa zehaztea eta aberastea (zalantzak argitu eta non kontsultatu gomendatzea).
Idatzia zein ahozkoa praktikatu eta segurtasuna lortzen laguntzea.
Konpetentziak
Ikasleak prestakuntza-ekintza amaitzean jakingo du:
- Dibulgazio- eta iritzi-testuen ezaugarriak egoki erabiltzen, zuzentasunez idazten eta modu estrategikoan josten.
- Erdarakadak eta kalkoak saihesten.
- Irakurgaiak eta entzungaiak, oro har, hobeto ulertzen.
Gramatika
Ikasleen ohiko zalantzak eta akats gramatikalak.
Joskera (testu-antolatzaileak eta hitzen ordena).
Lexikoa
Hiztegi batua, laneko hiztegia.
Testu-generoa
Dibulgazio- eta iritzi-artikuluen ezaugarri nagusiak eta ereduak.
Erdarakadak
Erdal gerundioa.
Menderatu faltsuak.
Kalkoak.
Estilo kontuak.
Mintzamena
Elkarrizketak eta azalpenak.
Ikastaroaren planteamendua C.1 mailako ikuspuntu orokorretik bideratuta badago ere, administrazioko jardunarekin zerikusia duten idazkiak, gaiak edota ariketak txertatu eta landuko dira.
Metodologia
Teoria eta praktika uztartuko dira ikastaroan nahiz eta alde praktikoak lehentasuna izango duen.
Ebaluazioa
Ikastaroan betetako eginkizunak hartuko dira kontuan GAI kalifikazioa lortu ahal izateko.
Aprobetxamendua
% 80ko bertaratzea eta eskoletan proposatu diren ariketak egin izana.
Ikastaroaren balorazioa
Ikasleek astebetetze inkesta beteko dute.
Irakasleek balorazio-inkesta osatuko dute.
Baldintzak
Beharrezkoa da posta elektronikoko kontu korporatibo bat izatea ikastaroa egingo duen pertsona identifikatzeko.
Datuak Babesteko Erregelamendu Orokorraren (DBEO) 5.1 d) artikuluan xedatutakoaren arabera, datu pertsonalak zehatzak izango dira, eta, behar izanez gero, eguneratuak. Hori guztia zehaztasun printzipioa betetzeko.
Harremanetarako
Ziurtagiri digitala
Ikastaroaren aprobetxamendu-ziurtagiria eskuragarri izango duzu posta elektronikoan jakinarazpena jasotakoan, IVAPekiko izapideak / Ziurtatzeak atalean sartuta.
Información detallada
- Organizado por:
- IVAP
- Tipo de evento:
- Cursos
- Fecha inicio - Fecha fin:
- -
- Horario:
- Gela:
- 28
- Más detalles del lugar:
- DONOSTIA-SAN SEBASTIÁN 1 - VITORIA-GASTEIZ, PK: 01010
Inscripción
- Precio:
- 195,30€
Agindua, 2022ko ekainaren 20koa, Gobernantza Publiko eta Autogobernuko sailburuarena, Herri Arduralaritzaren Euskal Erakundeak ematen dituen jarduera eta zerbitzuen prezio publikoen diru-zenbatekoa ezartzen duena (uztailaren 8ko EHAA, 132. zk.).
Agindua, 2022ko ekainaren 20koa, Gobernantza Publiko eta Autogobernuko sailburuarena, Herri Arduralaritzaren Euskal Erakundeak ematen dituen jarduera eta zerbitzuen prezio publikoen diru-zenbatekoa ezartzen duena (uztailaren 8ko EHAA, 132. zk.).
- Instrucciones:
Eusko Jaurlaritzako Sail edo haren Erakunde Autonomoetako langilea bazara:
IVAPeko web orriko "IVAPekiko izapideak" izeneko atalera jo eta berariazko ikastaroetan izena emateko plataforma irekiko zaizu. Edo hona hemen esteka zuzena: https://www.ivap.euskadi.eus/webivap00-a5app2/eu/aa06aIvapInternetWar?locale=eu XLNET-en bidez edo BAKQ erabilita identifikatu eta gero, aurrematrikula bideratzeko aukera izango duzu.
Toki eta Foru administrazioetako langilea bazara:
Zure erakundean ikastaroak kudeatzen dituen solaskidearekin harremanetan jarri zure eskaria bideratzeko. Berak Solaskidegune plataformaren bitartez zure eskaera helaraziko digu.