Concurso Elkar de ilustración y cuentos 2026
IPUINA ILUSTRATU
HH4 eta LH4 bitartean (biak barne) dauden haurrek Txilikuk idatzitako "Tapiz berria" ipuina ilustratu beharko dut: Ipuina hemen eskura daiteke.
-
Ipuinean oinarrituta egindako ilustrazioak A4 formatodun orrian egin beharko dira.
-
Margo mota eta teknika guztiak onartuko dira.
-
Haur bakoitzak ilustrazio bakar bat aurkeztuko du.
-
Ilustrazioa paperean entregatzekotan, marrazki bakoitzaren atzeko aldean haurraren izen-abizenak, jaiotze-data, telefonoa eta helbidea eta ikastetxearen izena jartzea ezinbestekoa izango da.
-
Haur bakoitzak dagokion mailan aurkeztu beharko du ilustrazioa:
-
A maila > HH4 eta HH5 (edo txikiagoak)
-
B maila > LH1 eta LH2
-
C maila > LH3 eta LH4
-
ILUSTRAZIOA IPUIN BILAKATU
LH5 eta DBH2 bitartean (biak barne) dauden haurrek Iñaki Holgadok egindako ilustrazioarekin ipuin bat osatu beharko dute: Ilustrazioa hemen eskura daiteke.
-
Ipuinek euskaraz idatziak izan behar dute.
-
Lan guztiak ordenagailuz idatzitakoak izan behar dira eta orrialde bakar batean aurkeztu beharko dira. Ez dira orrialde bat baino gehiagotan aurkezten diren lanak onartuko.
-
Ipuin guztietan ezinbestekoa da jartzea, haurraren izen-abizenak, jaiotze-data, telefonoa eta helbidea eta ikastetxearen izena. Ikastetxeetatik bidaltzen diren ipuinek ere datu horiek guztiak jarrita izan beharko dute.
-
Haur bakoitzak dagokion mailan aurkeztu beharko du ipuina:
-
D maila > LH5 eta LH6
-
E maila > DBH1 eta DBH2
-
KOMIKIA OSATU EDOTA HASIERATIK SORTU
DBH3 eta DBH4 mailetako gazteek bi aukera dituzte: Iñaki Holgadok hasitako komikiari jarraipena ematea edota beronen gaia mantenduz (kirolaz gozatu) komikia hasieratik sortzea. Komikia hemen eskura daiteke.
-
Komikiak eskuz zein ordenagailuz sortu daitezke eta euskaraz idatzi behar dira.
-
Teknika eta materiala guztiz libreak izango dira, baina lana A4 tamainako orrialde bakar batean entregatu beharko da.
-
Parte hartzaile bakoitzak komiki bakarra aurkeztu ahal izango du eta lan bakoitzaren atzean gaztearen izen-abizenak, jaiotze-data, telefonoa eta helbidea eta ikastetxearen izena jartzea ezinbestekoa izango da.
-
Komikiak F mailan aurkeztuko dira > DBH3 eta DBH4
Adi!
Lanak entregatzeko azken eguna 2026ko apirilaren 15a izango da eta ez da epez kanpo entregatzen den lanik onartuko!
En breve
- Tipo Concurso (infantil)
- Fecha Del 17 de febrero 2026 al 15 de abril 2026
- LugarMuseo Euskal Herria
Palacio Alegría. Allendesalazar, 5
Gernika-Lumo
Web - IdiomaEuskera
- Ver agenda Museo Euskal Herria, Gernika-Lumo


