Zinema kanpoan: "Irati"

Mauléon-Licharre 18 de julio 2025
  • Zinema kanpoan: "Irati"

IRATI (114’ - 2023)

  • Egilea: Paul Urkijo 
  • Aktoreak: Eneko Sagardoy, Edurne Azkarate, Itziar Ituño, Kepa Errasti
  • Bainet, Ikusgarri Films, Kilimedia, Irati Zinema AIE
  • Jatorrizko bertsioan, frantsesezko azpitituluekin

VIII. mendean, Karlomagnoren armada Pirinioak sarraskitzen ari da, eta, hari aurre egiteko, ibarjaunak laguntza eske jotzen du bertako jainko zaharrengana, zeinak desagertzeko zorian baitaude kristautasunaren eraginez. Odolezko itun baten bitartez, ibarjauna baskoi paganoak etsaia garaitzen du, trukean bizia emanda, baina lehenago, Eneko semeari hitzemanarazten dio ibarjaun zuzena izango dela.

Urte batzuk beranduago, Eneko, jada heldua eta kristau fedean hezia, umetan egindako promesa betetzera doa. Eta horretarako ezinbestekoa izango du ibarreko gazte baten laguntza, Irati izeneko pagano batena. Eneko noble gaztea Pirinioetako baso horietan murgilduko da, aitaren gorpuaren bila eta Iratiren laguntzarekin mundu mitologiko ilun bat ezagutuko du.

  • Oharra: eszena batzuk gogorrak izan daitezke publiko gaztearentzat

EKE

En breve

  • Tipo Cine y audiovisuales
  • Fecha 18 de julio 2025
  • HorarioIluntzean
  • LugarMaule Gaineko pilota plaza
    Mauléon-Licharre
  • PrecioGratis
  • IdiomaEuskera
  • SubtítulosFrancés
  • Ver agenda Mauléon-Licharre

Dónde