"ARTE HEZKUNTZA. Baliabide berriak hezkuntza praktika aberasteko"
Beharrezkoa da hezkuntza formalaren eta ez-formalaren artean espazio partekatuak egotea. Eskolak, eta Tabakalera bezalako arte garaikideko zentroak konplize izan daitezke lan pedagogiko amankomun batean. Tabakalerako Hezkuntza Sailak gaur egun bere inguruko hezkuntza-testuinguruetan gertatzen ari diren erreferenteak, praktikak eta errealitate pedagogikoak ezagutu behar ditu, eta aldi berean, eskoletako irakaslegoa arte-esparruko estrategia, material eta tresnez balia daitezke beraien praktika pedagogikoa aberasteko.
Horregatik ikastaro honek bi eremuetako profesionalen arteko topaketa eta ikaskuntza testuinguru bat proposatzen du: irakasleek eta artistek (zein arte-hezitzaileek) elkarrekin arte hezkuntzarako baliabide eta esperientzia berriak sortzeko.
Ordutegia
Uztailak 2, asteazkena: 9:00-13:00 eta 14:30-16:30.
Uztailak 3, osteguna: 9:00-13:00.
Helburuak
- Inguruko praktika artistikoetara gerturatu, gure erreferente artistikoak zabaltzeko.
- Arte hezkuntzarako estrategia eta baliabide berriak barneratu.
- Gure hezkuntza-proiektuetarako material berriak ezagutu, esperimentatu eta probatu.
En breve
- Tipo Formación
- Fecha Del 2 de julio 2025 al 3 de julio 2025
- Lugar Tabakalera - Plaza de las Cigarreras, 1 (Donostia / San Sebastián)
- PrecioGratis
- IdiomaEuskera
- Web Tabakalera
- Inscripción Del 5 de mayo 2025 al 30 de junio 2025
- Información para la inscripción


