Musikaren Eguna 2025 (Gaztea): Tabakalera, 22 junio

Donostia / San Sebastián 22 de junio 2025
  • Musikaren Eguna 2025 (Gaztea): Tabakalera, 22 junio

Gazteak Musikaren Eguna ospatzeko festa handia prestatu du, ekainaren 22rako. Donostiako Tabakaleran izango da, Musikaren Eguna 25 izenpean. Musikaren Europako Egunaren aitzakian, euskal musikariak omenduko dituzte, goizean hasi eta gauera arte luzatuko den kontzertu eta ekitaldi sortarekin. Gure sortzaileek azken urtean eman diguten guztiaz gozatzeko aukera izango da, udari ongietorria emango dion festa handian.

Gorka Urbizu, Olaia Inziarte, IZARO, Idoia, TOC, Zea Mays, Olatz Salvador, Janus Lester, Merina Gris, Bengo, Hofe, La Txama, Ezpalak, Dupla, Kiliki, EZEZEZ, Sukena eta Maskakek hogeita hamar minutuko zuzenekoak eskainiko dituzte, Tabakaleran zehar banatutako Patioa, Prisma, Kutxa Fundazioa Kluba eta Nabe 2 aretoetan. 

  • 11:30 TOC
  • 12:00 Malko
  • 12:30 Olaia Inziarte
  • 13:00 Zilibito Records
  • 13:30 Bengo
  • 14:00 Sukena
  • 14:30 Izaro
  • 15:00 Idoia
  • 15:30 Kiliki
  • 16:00 Olatz Salvador
  • 16:30 Gorka Urbizu
  • 17:00 Mikosis
  • 17:30 Janus Lester
  • 18:00 Txopet
  • 18:30 Zea Mays
  • 19:00 HOFE
  • 19:30 La Txama
  • 20:00 EzEzEz
  • 20:30 Merina Gris
  • 21:00 Ezpalak
  • 21:30 Dupla
  • 22:00 Maskak

Aipatutako talde gehienek bandarekin joko duten arren, batzuek Musikaren Egunerako propio prestatutako akustikoa eskainiko dute. Azken urteetan Gazteako Maketa Lehiaketaren finalera iritsi diren taldeak ere bertan izango dira: Malko, Zilibito Records, Txopet eta Mikosis.

Gainera, DJentzat propio prestatutako Prisma oholtzan, maKeda, ALTA, Euskoprincess eta Lamia Mari arituko dira.

Bertaratzerik ez dutenek, kontzertuak streaming bidez jarraitzeko aukera izango duteGaztearen YouTubeko kanaleanwebgunean eta Primeran plataforman.

Musika maratoiaz gain, hitzek ere garrantzia izango dute Musikaren Egunean. Bada, Gazteak zuzeneko irratsaio berezia egingo du Tabakaleratik, egunean zehar oholtzetatik igaroko diren artista gonbidatuekin.

Gainera, Ainhoa Vitoria eta Sara Alonso Gazteako esatariak ere bertan izango dira, denboraldiko azken “Bitan” saioa zuzenean grabatzeko. Bi saioak streaming bidez jarraitzeko aukera ere izango da, Gaztearen YouTubeko kanalean eta webgunean.

Saio bereziez gain, Musika Bulegoarekin antolatutako bi solasaldi egongo dira. Lehenengoan, Eneritz Furyak eta DJ Ines gorputza lehen lerroan jartzeaz arituko dira, Oihana Aranaren gidaritzapean. Bigarrenean, ostera, ‘Formatu handia vs. Formatu Txikia. Kontzertuak ikuspegi askotatik egiteko artea’ izango da gaia. Galder Beramendik gidatuta, gaiaz arituko dira Amaia Ispizua (GET in), Julen Caminos (Bidean Produkzioak) eta Dupla musikariak.

Sarrerak:

Minutu gutxian agortu dira Musikaren Eguneko zuzenekoetarako gonbidapen guztiak. 17:00etan hasita eta 20:00ak arte, ordu tartekako gonbidapenak ateratzen joan dira, eta sarrera guztiak di-da bukatu dira, eskuragarri jarri eta berehala.

Sekulakoa izan da erabiltzaileen harrera, eta arratsaldean zehar 2400 pertsonatik gorako ilara birtuala egon da hainbat unetan.

Gonbidapenik behar ez duten ekitaldiak

Kontzertuetarako sarrerak bukatu diren arren, badira Musikaren Egunera hurbiltzeko beste hamaika arrazoi. 

Gazteak zuzeneko bi saio egingo ditu Tabakalerako harreran, eta hauetarako ere ez da gonbidapenik beharko. Lehena “Bitan” saioaren denboraldiko azken atala izango da, Ainhoa Vitoria eta Sara Alonsok gidatuta, 11:00etatik 13:00era. Bigarrena, ostera, Julen Telleria, Ibon Fernandez eta Alain Perezek aurkeztuko dute, 15:00etatik 17:00etara. Musikaren Eguneko giroaren berri emateaz gain, egunean zehar joko duten artistak elkarrizketatuko dituzte bi saioetan.

Aitziber Gradosek eta Malen Altunak ‘Benetan Zabiz?’ podcasta zuzenean egingo dute Tabakaleran, sarbide librearekin.

Gainera, Musika Bulegoarekin elkarlanean, bi solasaldiz gozatzeko aukera izango dute sarrerari gabe gelditu diren horiek. Lehenengoan, Eneritz Furyak eta DJ Ines gorputza lehen lerroan jartzeaz arituko dira, Oihana Aranaren gidaritzapean. Bigarrenean, ostera, ‘Formatu handia vs. Formatu Txikia. Kontzertuak ikuspegi askotatik egiteko artea’ izango da gaia. Galder Beramendik gidatuta, gaiaz arituko dira Amaia Ispizua (GET in), Julen Caminos (Bidean Produkzioak) eta Dupla musikariak.

Gaztearen jarraipena, egun osoan zehar

Aipatutako ekimen bereziez gain, egun guztian zehar gertatzen ari dena jarraitzeko aukera izango da Gaztearen sare guztietan (YouTubeXInstagramTikTok eta webgunea).

Geroko jaia, Dabadaban

Tabakalerako kontzertu eta ekitaldi guztiak bukatuta, Dabadaba aretoan jarraituko du festak, 22:00etan hasi eta 02:00ak arte. 

Gela eta Giiovaaz artisten musikarekin, goizaldean bukatuko dira Musikaren Eguneko ospakizunak. Festarako sarrera DICE plataforman izango da eskuragarri.

gaztea.eus

En breve

Dónde