Taller de dramaturgia con Jokin Oregi
"Bagenuen gazteekin lan egiteko gogoa eta aurten dramaturgia-tailerra antolatu dugu, nerabe eta gazteentzat. Ikastaroa Jokin Oregi, antzerki zuzendaria eta dramaturgoak gidatuko du".
Aurtengo Lezo Eszena programak dramaturgiari lotutako formakuntza atala ireki berri du. Pasa den martxoan, Xabi Paya, lehiaketaren lehenengo edizioko irabazleak, gazteen artean idazketa dramatikoa bultzatzeko asmoz, Pasaia-Lezo Lizeoko Batxillergoko ikasleei dramaturgia tailer bat eskaini zien.
Modu berean, bigarren dramaturgia tailer bat eskainiko da Jokin Oregiren eskutik datorren ekainaren 14an eta 21ean Lezoko kultur aretoan. Oregi aktorea, antzerki-zuzendaria eta antzerkigilea da, 2008tik Marie de Jongh antzerki taldearen zuzendaria, eta Lezoko Antzerki Testu Laburren II. Lehiaketako irabazlea izan zen.
Helburuak
- Jende gaztea idazketa dramatikora erakartzea eta hurbiltzea
- Antzerki testuak irakurgai bihurtzea
- Dramaturgo profesionalak ezagutaraztea
- Talentu berriei tokia egitea
- Sareak sortzea
Informazioa
- Dramaturgoa: JOKIN OREGI. 2024ko Testu Laburren II. edizioko irabazlea
- Datak: ekainak 14 eta 21 (larunbatak biak)
- Ordutegia: 10:00-14:00
- Lekua: Lezoko Kultura Zerbitzuko bulegoa
- Gehienez 15 pertsonako taldea osatuko da
- Prezioa: 40 €
- Izen-ematea eta informazioa: parte hartzeko ezinbestekoa da hika@hikateatroa.eus helbidera idaztea
En breve
- Tipo Formación
- Fecha Del 14 de junio 2025 al 21 de junio 2025
- Horario14 y 21 de junio: 10:00-14:00
- LugarSala de Cultura - Lezo ()
- Precio40 €
- IdiomaEuskera


