"Eraman nazazu dantzatzera" (David Anocibar Arroqui)

Ustaritz Del 16 de mayo 2025 al 3 de julio 2025
  • "Eraman nazazu dantzatzera" (David Anocibar Arroqui)

David Anocibar Arroqui

Eraman nazazu dantzatzera

Margolan handiek dute erakusketa berri hau osatzen. David-en olio pintura mihise handiek mundu goxo eta alai batera gomitatzen gaituzte. Asmatuko zenuke festa handia egitea biharamunik gabe? Errezeta tTok-en dago!

Igandeetan bilera egin ohi zuten Daviden Portugalgo etxean, eta bertan ardorik ardo solasean aritzen ziren azken festan, aurreko gauen, arestiko goizaldean gertatutakoaz. Ahaleginaren ondorioz gorputza beharbada minduta zutela (kirola, sexua, aire librean ibilaldi luzea egin ondorengo min atsegin hori) gorabeherak zerrendatzen zituzten, gorputzak desfilatzen ziren, berriz ere begiradak eta aldarrikapenak dastatzen zituzten, eta koreografiaren oihartzuna heltzen zen. Bilera amaitutakoan, beti, gau horretan bertan egon ala ez, Daviden lagun batek honakoa esaten zion: "David, eraman nazazu berriro dantzatzera, eraman nazazu dantzatzera".

Erakusketa hau gauza bera eskatzen diogunoi Davidek 10 bat margolan handitan ematen digun erantzuna da.

 

David Anocibar Arroqui
­
Pinturan errealismoaren printzipioen eta tradizioaren mireslea, eta, aldi berean, gozamen material eta kontzeptualaren aldekoa dugu David Anocibar Arroqui (Amunarritz, Nafarroa, 1977). Batez ere estilo figuratibo-errealistako olio-pintura garatzen du; esparru horretan eskuratutako teknika eta nolabaiteko intuizio-ezagutza uztartzen ditu, eta azken horri jarraitzea gustatzen zaio desiratutako alderdiak obra bakoitzean modelatzeko.

Madrilen hiru urtez ikasi ondoren, beste bost urtez Lisboan egon zen artelanen kontserbatzaile eta zaharberritzaile lanetan; Nafarroara itzuli eta pintura errealistaren teknika ikasi zuen Mikel Esparza erretratugilearen estudioan. Gerora, Esparzak animaturik, New Yorkeko Art Student League-ra eta The National Academy of Design-ra joan zen ikasketak osatzera. Gaur egun, Iruñean bizi da.

Azken urte hauetan zenbait pintura-lehiaketatan saritua izan da, esaterako, Arte Plastikoetako VIII. Goiart Ordizia Sarian, “Ciudad de Calahorra” Pinturako XIX. Lehiaketa Nazionalean, “Aguas de Barbastro” VII. Pintura Lehiaketan eta Amurrio Hiria XXXV. Arte Lehiaketan.

ttok.eus

En breve

  • Tipo Exposición
  • Fecha Del 16 de mayo 2025 al 3 de julio 2025
  • LugartTok
    Joaniskobaita / Purguko Kurutzeko Plaza s/n
    Ustaritz
    Web
  • Ver agenda tTok, Ustaritz

Dónde